Bertso eskola GR-12n

1

Martxoaren azkenaldera martxan jarri den GR-12 bertso bidean parte hartzen ari da Urretxu-Zumarragako bertso eskola. Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroan arituko gara norgehiagoka, lagun arteko zirikan, bertso-kantari 12 bertso eskola ezberdinetako kideak.

 Lehenengo fasean, hamabi herriak hirunaka banatuta, lau multzotan arituko dira:

A Multzoa: Zumaia, Orio eta Zumarraga-Urretxu

B Multzoa: Goierri, Oiartzun eta Orereta

D Multzoa: Mallabia, Lasarte eta Azpeitia

E Multzoa: Zarautz, Lesaka eta Hernani

Multzo bakoitzean, herri bakoitza beste bi herriekin arituko da, joan-etorriko saioetan. Saio horiek jokatu ostean, multzo bakoitzean puntu gehien lortu dituen taldeak aurrera jarraituko du (puntuazioa lortzeko, entzuleak izango dira epaile saio bakoitzean).

Jario, kantaera eta eskarmentu ezberdineko bertsolariak elkartzen ditu GR-12ak. Jende aurrean aritzeko aukera askorik ez duen jendeari plazak ematea da helburua, baita pixkanaka-pixkanaka herritarrak bertso-eskolara gerturatzea ere. Ondorioz, berriak sortu ahala izango duzue GR-12ko berri hementxe, gure blogean bertan.

 

hooligan

hooligan 2007-04-12 10:48 #1

Animo! Ziur maila ona ematea lortuko duzuela. Herria zuekin!!


Utzi iruzkina: