Ipuin klasikoak bertsoz kantatuko dituzte bertso eskolako gaztetxoek

Gaur, martxoak 16, arratsaldeko 5etatik aurrera, hiru ipuin dagoeneko klasiko bertsotan kontatuko dizkiete bertso eskolako haur eta gaztetxoek nahi duten herritar guztiei, Urretxuko kultur etxean.

Gorka Azkaratek jarri ditu ipuinak bertsotan, eta harekin entsegu pare bat eginda gero bertso eskolako haur guztiek parte hartuko dute kontaketan. Hain zuzen, 3 talde ditu aurten gaztetxoen bertso eskolak eta bakoitzak ipuin bana kontatuko du. Horretarako, txukun-txukun prestatuta egongo da kultur etxeko areto nagusia

Animo eta kaka zaharra guztiei!


Utzi iruzkina: