Haurren bertso eskolako kurtsoa asteartean bukatuko da, Santa Barbaran afari merienda eginda
Datorren asteartean, uztailaren 10ean, haurren bertso eskolak atseden hartuko du datorren irailean hurrengo ikasturtea hasi arte. Horretarako, eskolako haur eta gaztetxoak eta gurasoak Santa Barbaran, Urretxun, elkartuko dira arratsaldeko 6ak aldera, afari merienda egin, jolasean aritu eta udako oporrei bete-betean ekiteko.
Ongi merezitako afari merienda izango da, urtean zehar makina bat lan egin baitute Gorka Azkarate irakasle nagusiak, Uxue Fernandez irakasleak eta 25 haur eta gaztetxoek. Joan zen igandean egin zuten jendaurreko azken ekitaldia, Zumarragako Santixabel jaietako haurren egunean; Anton Arbulu alkate jaunak alkate txikiari boterea eskualdatu orduko, bertso bana kantatu zuten udaletxeko pleno aretoan. Hona hemen ekitaldiko argazkietan, haurrak kantuan.
BeƱat:
Andoni:
Xabi:
Jone:
Leire:
Ondo pasatu oporrak!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: