Badator Martxoan Bertsoa IV

7

Aurten ere, ohartzerako heldu zaigu martxoa eta, dakizuenez, Urretxun eta Zumarrargan bat dira martxoa eta bertsoa. Urretxu-Zumarragako bertso-eskolak bertso hilabetea antolatu du laugarren aldiz.

Hona prestatutako egitarau oparoa:

MARTXOAN, BERTSOA! 2006.  EGITARAU OROKORRA

1. HERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Kanporaketak

Martxoak 4, larunbata, 23:00, MOTZ tabernan

Martxoak 10, ostirala, 23:00, INTREPID FOX tabernan

Martxoak 11, larunbata, 23:00, ALDIRI tabernan

Finala

Martxoak 31, ostirala, 23:00, GAZTELEKUn

2. BERTSO ESKOLAKO KLASE IREKIA

Martxoak 11, larunbata, goizeko 11:00etan, Urretxuko Kultur Etxean

Hizlari gonbidatua: Estitxu Eizagirre

3. BERTSO AFARIA

Martxoak 18, larunbata, iluntzeko 20:30etan, GALEPERRA elkartean

Bertsolariak: Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi

4. BERTSO BIDAIA

Martxoak 23, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, Urretxuko Kultur Etxean

Bertsolari-bidaiariak: Asier Otamendi eta Alberto Martinez “Beitto”

5. BERTSO SORTEN KANTALDIA

Martxoak 24, ostirala, gaueko 22:30etan, GAZTELEKUn

eta... Martxoan, Bertsoa!-n, GAZTETXOAK ere BERTSOZALE

6. HAURRENTZAKO BERTSO ANTZERKIA

1, 2, 3... IÑAXITO

Martxoak 19, igandea, eguerdiko 12:00etan, Urretxuko Labeaga Aretoan

7. Zumarraga-Urretxuko Eskolarteko XIX. BERTSO PAPER LEHIAKETA

Sari banaketa ekitaldia eta Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako gaztetxoen saioa

Martxoak 31, ostirala, arratsaldeko 15:00etan, Zelai Arizti Aretoan

bertsozale bat

bertsozale bat 2006-03-14 09:48 #1

galderatxo bat... finala noiz izango da? Martxoak 31 (ostirala) ala larunbatean (apirilak 1)?

Blogista

Blogista 2006-03-14 10:29 #2

Apirilaren 1ean, orain zuzenduko dugu.

bertsozale bat

bertsozale bat 2006-03-14 11:35 #3

Eskerrik asko hain azkar erantzuteagatik. Ostiralean baldin bazen ezin
izango nintzen joan, baina larunbatean bai! :-))) Ze ondo!!!

blogista

blogista 2006-03-14 11:38 #4

eskerrak zuri, abisatzeagatik

uzbertsoeskola

uzbertsoeskola 2006-03-14 12:24 #5

Finala martxoaren 31n gaueko 11etan izango da Gaztelekun, ostirala da.

Programan agertzen diren egunetan izango dira ekitaldi guztiak.

blogista

blogista 2006-03-14 14:27 #6

Bai, koordinazio arazoak egon dira. Eta nik ere berresten dut eta zin egiten dut finala martxoaren 31n izango dela, ostiralean.

Barkaru bertsozale.

bertsozale bat

bertsozale bat 2006-03-14 18:31 #7

Lastima! Ezin izango det jun! Ea hurrengo baten...

Zorte on finalista guztiei!

Utzi iruzkina: