Ostiraleko kanporaketan Mihiluzeak garaile
Iragan asteburuan jokatu dira herriko
bertsolari txapelketako bigarren eta hirugarren kanporaketak, eta dagoeneko
erabaki da zeintzuk izango diren hilaren 31ko final handiko hiru taldeak.
Aurreko astean Motzen Lasatarrek finalerako txartela eskuratu ostean, ikusmin
handia zegoen gainerako taldeek egingo zuten lana gertutik jarraitzeko.
Eta
kanporaketak erabat arrakastatsuak izan direla azpimarratu beharra
dago.
Ostiralean Fox tabernan zuten
hitzordua bertsozaleek; taberna leporaino bete zen beste behin ere,
Trumoitxoriak (Igor Susaeta, Mikel Zabalo, Aitor Otegi), Txapeldunak (Gorka
Erostarbe, Gorka Ganuza, Gorka Ojanguren) eta Mihiluzeak (Manex Mantxola, Asier
Auzmendi, Gorka Azkarate) taldeen lanaz gozatzeko.
Eta izan zen, tarteka goia jo
zuen bertsoaldirik. Saioa maila politekoa izan zen orohar, akats gutxikoa eta
erritmo handikoa eta Mihiluzeak izan ziren epaileen erabakiz puntu gehien merezi
izan zutenak.
Gainerakoen lana ere azpimarragarria izan zen.
Iruzkinak
Zaletua 2006-03-13 16:33 #1
Foxekoa sekulakoa izan zen, eta Aldirikoa zer esanik ez. Nik txapelketako 4 edizioak jarraitzeko aukera izan dut eta aurtengoan egon den maila ez da aurrekoetan egon. Eta oraindik finala falta da...
ejem 2006-03-13 17:28 #2
Kostako zaigu, dena dela Iturriaga gainditzea!
A! Eta noiz jasoko dugu blogean larunbatekoaren berri?
Blogista 2006-03-13 23:50 #3
Bihar bertan, ahal bada sartuko dugu. Eta zorte pixkatekin sorpresatxo bat ere bai. <br />
toti 2006-03-15 16:20 #4
Tongo tongo!!!
tati 2006-03-16 14:08 #5
Tongo? Ze tongo? Argittu'zak esandakoa, gizona, gaizkiulertuik eon ez dain (bate etzaik ulertzen ta)
Saletua 2006-03-16 16:06 #6
<p>Nik uste dut epaileak puntuatu sutela asko mihiluseak taldea, niri gustatxen sait Ojanguren, Erostarbe eta Ganuzaren agurra, mihiluseak sosoak dira, es daukate gatx eta piperrik... Hala ere pasa den urteko txapeldunak ere es siren oso ondo ibili, Ganuza egin suen kriston kagada, ta Ojanguren ere bai...</p>
Utzi iruzkina: