Asteburu honetan beste bi ekitaldi

4

Martxoaren 4an hasitako Martxoan Bertsoa! bertso hilabetearen IV. edizioak jarraipena izango du asteburu honetan.

 

Datorren larunbatean, martxoak 18, bertso afaria izango da Zumarragako Galeperra elkartean arratsaldeko 20:30etan Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi bertsolariekin.

Txartelik erosi ez duzuenok mugi zaitezte! Ostiralera arte izango dira salgai (20 eurotan) Urretxuko Kultur Etxean, Motz tabernan eta Galeperra elkartean bertan. Erdiak baino gehiago saldu dira, beraz, kontuz azken orduan ibiltzearekin!

 

Igandean, berriz, martxoak 19, haurrentzako 1,2,3... IÑAXITO bertso antzerkia izango da Urretxuko Labeaga aretoan eguerdiko 12etan.

Ekitaldi hau dohainik izango da. Hala ere, bertaratu nahi dutenek sarrerak hartu beharko dituzte ostiralean, martxoak 17, Urretxuko Kultur Etxean arratsaldeko 18etatik 20etara bitartean. Bestela, igandean bertan, saioa hasi baino ordu erdi lehenago Labeagan bertan izango dituzue.

Mihiluze

Mihiluze 2006-03-14 13:57 #1

<p>Zer? Amets eta Sarriegi Zumarraga-Urretxun? Sekulakoa!!!!!!</p>

<p>Txartela erostera noa berehala, bukatu baino lehen.</p>

Manuel Pablo

Manuel Pablo 2006-03-14 14:28 #2

Nik erosi dut. Eta takoa oso txikia ikusi dut, ale bakan batzuk bakarrik !<br />

Mihiluze

Mihiluze 2006-03-15 12:07 #3

Azken orduko berriak: Galeperran txartelak bukatu dira, baina esan didate gaur gehiago jarriko dituztela salgai. Dagoeneko 40 lagunetik gora daude apuntatuta eta Galeperran asko jota 60 lagun sartzen dira, beraz oso-oso zaila izango da hemendik aurrera txartel preziatua lortzea...

Mihiluzea

Mihiluzea 2006-03-16 16:08 #4

Une honetan 47 txartel daude salduta, mugitzen ez denak errekako pretiletik entzun beharko du bertso saioa!!!!!


Utzi iruzkina: