Bertso afarirako txartelak agortuta

2

Kitto! Ez da gaur arratsaldeko 20:30etan Zumarragako Galeperra elkartean egingo den bertso-afarirako txartel gehiagorik geratzen. Hala ere, afaltzeko txartelik gabe gelditu den edonork afal ondoren saioa entzutera joateko aukera izango du, Amets Arzallus eta Aitor Sarriegiren bertsoekin gozatu bat hartzeko.

On dagizuela!

Gizakume Bertsozale

Gizakume Bertsozale 2006-03-20 09:49 #1

Larunbateko bertso afaria mundiala izan zen. Aupa Aitor eta Amets!

Mihiluze

Mihiluze 2006-03-20 11:02 #2

<p>Lehengo astean afariko txartelak agortzear zeudela esaten genuenean jendeak farol bat zela uste zuen, ba jakin azken orduan txartel eske aritu zen jende asko afaltzeko lekurik gabe geratu zela. Bertso eskolakoen oharrak serio hartzen ikasi beharko genuke...</p>

<p>Gainontzean, ba afaria sekulakoa izan zen, giro paregabea, saio bizia eta umoretsua... </p>

<p>Gora bertso eskola!</p>


Utzi iruzkina: