Ostiral honetan amaituko da IV. Martxoan Bertsoa bertso hilabetea

3

Datorren ostiralean, martxoak 31, amaituko da IV. Martxoan Bertsoa. Azken bi ekitaldiak baino ez dira falta, beraz.

Arratsaldeko 15:00etan Zumarragako Zelai-Aristi aretoan herriko ikastetxeetako haurren bertso-paper lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo da. Bertan, Urretxu-Zumarragako bertso eskolako haurrek saiotxo bat ere eskainiko dute.

Gaueko 23:00etan, berriz, Herriko IV. Bertsolari Txapelketako finala ospatuko da GAZTELEKUn.

Beraz, aprobetxatu, azken minutuak baino ez dira geratzen eta.

bisitaria

bisitaria 2006-03-27 18:12 #1

Hurrengo urterako ekintza berriak asmatzen hasi beharko da, gauzak denboraz prestatzeko, eta ez azken orduan (ohi bezala).

Mihiluze

Mihiluze 2006-03-28 10:35 #2

<p>Ba hasi proposatzen, foro hau horretarako ere bada eta!</p>

<p>Nere proposamena: ...</p>

Blogista

Blogista 2006-03-28 14:51 #3

Gauzak azkenean beti egiten dira azkeneko orduan. Ahalik eta ondoen
planifikatu behar da, ondo,&nbsp; baina azken une arte gauzak itxi gabe
egongo direla asumitu beharra dago. <br />


Utzi iruzkina: