Larunbateko eskola irekia arrakastatsua eta interesgarria izan zen

2


Larunbata goizean Estitxu Eizagirre Hernaniarrak bertso eskolako kide eta zaletuei hitzaldi ederra eskaini zien. Hemen dituzue ikastaroko argazkiak.
 Klase irekia
Klase irekia

Hala ere, bertan egon zirenen iritziak jakin nahi ditugu eta zergatik ez, Estitxu berarena ere bai.. Nola joan zen ikastaroa? Zer izan zen interesgarria? Ezer berririk ikasi zenuten? Benga animatu!!

mihiluze

mihiluze 2006-03-14 12:33 #1

<p>Larunbateko klase irekia oso ondo joan zen, Estitxuk abilezia berezia du era honetako ikastaroak emateko, eta jende talde polita bildu ginen. Halare, onena, urtero bezala, klase ondoren bertso eskolakoek eskaini zuten hamaiketakoa, sabela bete-bete eginda joan ginen etxera!</p>

<p>Aupa bertso eskola!!</p>

Bisitaria

Bisitaria 2006-03-14 12:43 #2

Orain larunbaten ikasitakoa aplikatzen hastea baino ez zaigu gelditzen. Bikaina Estitxuk egindako saioa! Giroa ere&nbsp;benetan polita.&nbsp;Horrela oso&nbsp;gustora joaten da bat bertso eskolara.


Utzi iruzkina: