Larunbateko saioan, Beteranoak finalera
Larunbatean Aldirin jokatu zen hirugarren eta azken kanporaketa.
Bertan Beteranoak (Iker Otegi, Juanjo Aranburu, Joseba Segurola),
Akolitoak (Ander Gabirondo, Jorge Andueza, Mikel Aranburu), Debutariak
(Gaizka Oiartzabal, Mikel Babuskin Soria, Beñat Idiakez) eta Bioladores
del bertso (Gorka Quevedo, Josu Aztiria, Iban Altuna) taldeak lehiatu
ziren eta saioa oso bizia eta txispa handikoa izan zen hasieratik
bukaerara.
Aldirikoa beti izan da kanporaketa umoretsuena agian, eta aurten ere hala izan da, kalitateak nabarmen gora egiteaz gain.
Beteranoak izan ziren nagusi, baina puntuaketa oso estu baten ondoren.
Bukaerararte ez zen batere garbi ikusi txartela eurek lortuko zutenik.
Iruzkinak
mmmmm 2006-03-14 14:46 #1
Larunbatean aldirin kantatzen izan nintzen, eta publikoarentzat gozada bat izan bazen, guretzat are gozagarriagoa. A ze giroa!!!
Utzi iruzkina: