Martxoan bertsoak ez du etenik
Ia martxoa aurrera doan arren, oraindik ere badago zertaz gozatua Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren eskutik. Hona hemen aste honetako ekitaldien berri:
Martxoak 23, osteguna
Arratsaldeko 7etan Urretxuko Kultur-etxean Bertso bidaia diaporama, Asier Otamendi eta Alberto Martinez "Beitto" bertsolarien eskutik. Bertan Marokora egin zuten bidaiaren berri emango dute, diapositiba eta bertsoak tartekatuz.
Martxoak 24, ostirala
Gaueko 22:30etan Urretxu-Zumarragako bertso eskolako kideen eskutik bertso musikatuen emanaldia GAZTELEKUn. Ia urteroko ohitura den arren, aurten sorpresaren ere izango omen da.
Beraz, badakizue, bertsoaz gozatu nahi baduzue zer egin behar duzuen aste honetan ere.
Ekitaldietan elkar ikusiko dugulakoan,...
Iruzkinak
Mihiluze 2006-03-20 14:09 #1

Ni bertan izango naiz, entzun dut Susaeta, Otegi eta Zabalok kristona preparatu dutela, ta Kaxerok ere izarretako bat izango dela.

Goiz joan beharko da lekua hartu nahi bada.

Blogista 2006-03-20 16:14 #2
Niri poetak gustatzen zaizkit!

Mihiluze 2006-03-21 08:46 #3
Josu Aztiriak zerbait egingo du, ez?
Blogista 2006-03-21 12:48 #4
Gorka Azkarate ere hor ibiliko da en plan "boss", guztia koordinatzen.
Zelai Aristin telebistari kantatutakoak errepikatuko al ditu?

Mihiluze 2006-03-21 13:37 #5

Uste dut bertso musikatuetako koordinatsaile nagusia Ojan delako bat dela, baina es nago siur. Niri gustatsen saiskit astiriaren erresitalak, horiek bai momentu sitalak!! Askarate hori pakete bat da!

Gora berso eskola, mila esker egiten dusuenagatik!!

Utzi iruzkina: