San Tomasetako saioa youtuben eta euskaltuben

M. Amuriza, K. Txoperena eta H. Iruretagoiena gazteek Zumarragako kultur etxe berriko areto nagusia ia estrenatuz egindako saioa ikusgai dago oso-osorik youtuben eta euskaltuben, Gotzon Aranburu super erreportariaren eta bertso eskolako kideen grabazioei esker.

Bideo horiek ikusteko ataria daukazue Otamotz.com ataritik ere. Hona hemen otamotz.com-erako lotura, bideoak blogean pulamentuz jartzen ikasten dugun bitartean ere saioaz goza dezazuen: http://www.otamotz.com/content/view/2206/1229/

Mila esker gazte hirukoteari Zumarraga-Urretxura egin ziguten bisitagatik eta baita saioa entzutera gerturatu zineten herritarrei ere beste hainbeste. Saio osteko afari-meriendan bezela, bideoekin ere On egin!


Utzi iruzkina: