11, 12, 13... bertute

 

Azaroaren 9an, ostirala, Hamaika Bertuteko Egoitz Alkorta mutrikuarra eta Mikel Arrillaga eibartarra izan ziren Urretxuko Bertso Eskolan.

Kultur-etxeko gela handian lagunarteko saio beroaz gozatzeko aukera izan zuten bertan izan ziren haur bertsozaleek. Bi bertsolariek maila dotorea eman zuten Bertso Eskolan dabiltzan umeek jarritako gaiei erantzunez.   Honako iritzia du Gorka Azkarate bertso eskolako irakasleak emanaldiaz:   "Ostiraleko saioa goxoa eta atsegina izan zen. Atzorarte ezezagun xamarrak ziren Egoitz Alkorta eta Mikel Arrillaga gutako gehienontzat, eta esango nuke sorpresa atsegina jaso genuela beraien kantakera txukuna eta bizia bertatik bertara ikusi eta entzun genuenean. Horrez gain, mutil jatorrak dira biak, eta saio osteko merienda alaia egin genuen guztiok elkarrekin".

Hamaika bertuteko kideen gorabeheren berri izaten segi dezazuen, hona hemen beraien web orri eder askorako lotura: http://www.hamaikabertute.net/

Bestalde, inor bertso gosez gelditu bazen, izango du abenduan ere bertsoaz gozatzeko aukerarik:

- Abenduaren 12an, Luzio Gabiriaren omenezko XX. bertso saioa izango da Zelai Arizti aretoan, eta Andoni EgaƱa, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Uxue Alberdi gure artean izango dira.

- Horrez gain, urte amaierako ekitaldi berezi bat prestatzen ari gara bertso eskolan abenduaren 21erako. Oraindik ezin dugu ekitaldi honen inguruko ezer aurreratu, baina arrakastatsua izango dela ez dago zalantzarik.

Eta gabonak igaro ostean MARTXOA etorriko da...


Utzi iruzkina: