Urtea behar bezala hasteko, otsailetik bertatik Martxoan Bertsoa

Berandu xamar bada ere, Urte berri on, bertsozale!

2008a hasi eta indarrez gatoz Urretxu Zumarragako bertso eskolako kideok, seigarren Martxoan Bertsoa zikloa aurkeztera. Izan ere, aste santua martxo erdi parean tokatzen denez gero, otsailaren 1ean bertan ekingo diogu aurtengo bertso zikloari. Egitaraua aurreratzeko moduan gaude:

HERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Kanporaketak
Otsailak 22, ostirala, 23:00, INTREPID FOX tabernan
 Otsailak 23, larunbata, 23:00, MOTZ tabernan
 Otsailak 29, ostirala, 23:00, ALDIRI tabernan
 Martxoak 7, ostirala, 23:00, Legazpiko ARRANO tabernan

Finala
Martxoak 15, larunbata, 23:00, GAZTELEKUn


BERTSOLARITZA IKASTAROA
Otsailak 16 eta 23, larunbata, goizeko 11etan, Urretxuko Kultur Etxean
 Gidaria: Xabier Amuriza


BERTSO AFARIA
Martxoak 1, larunbata, 20:30ean, GALEPERRA elkartean
 Bertsolariak: Aitzol Barandiaran eta IƱigo Manzisidor Mantxi


BERTSO PILOTA
Martxoak 8, larunbata, 19:00, Urretxuko Ederrena pilotalekuan
Maialen Lujanbio, Iratxe Ibarra eta puntako lau emakume pilotari, Maider Mendizabal, Nagore Arozena, Oihana Unanue eta Uxue Fernandez


GU TA GUTARRAK
Martxoak 14, ostirala, 22:30, Labeaga Aretoa
 Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak eta Josu Zabala, Aitor Rubio eta Alex Ruiz de Azua musikariak 


BERTSO MUSIKATUAK
Martxoak 29, larunbata, 22:30, GAZTELEKUn
 Bertso eskolako kideen eskutik, herriko zenbait musikariren laguntzaz


Martxoan Bertsoan, GAZTETXOAK ere BERTSOZALE
umarraga-Urretxuko Eskolarteko XXI. BERTSO PAPER LEHIAKETA
Sari banaketa ekitaldia
Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako gaztetxoen bat bateko saioa
Martxoak 7, ostirala, 15:00ean, Labeaga Aretoan

HITZEN LAPURRA bertsotxongiloak
 Martxoak 9, igandea, 17:00ean, Labeaga Aretoan
 (3-8 urte bitarteko haurrei bereziki zuzenduriko ekimena)

SORKUNTZA TAILERRA
Otsailak 1 eta 8, ostirala, 19:30, Urretxuko kultur etxean
 Gidaria: Uxue Alberdi (idazlea eta bertsolaria)
 (14-18 urte bitarteko gazteei bereziki zuzenduriko ekimena)

JENDAURREAN KOMUNIKATZEKO TEKNIKAREN LANKETA SAIOA
Otsailak 29, ostirala, 19:00, Urretxuko kultur etxean
 Gidaria: Itziar Gomez Sarasola (Goenkaleko aktore ohia eta aktore zuzentzailea)
(14-18 urte bitarteko gazteei bereziki zuzenduriko ekimena)

Informazio eguneratuagoa, laster, hementxe bertan eta Zumarraga-Urretxuko bertso eskolaren webgune berrian (www.zubertsotan.net).

Ez zaitzatela 2008ak aspertu!


Utzi iruzkina: