Iñaki Beitiaren omenaldian jardun dira bertso eskolako helduak, Aizpurutxon

 

Aspaldiko partez jende aurrean bertsotan aritu ziren helduen bertso eskolako kideak, atzo, Aizpurutxon. Izan ere, Iñaki Beitia zena omentzeko bazkaria egin zen Aizpurutxo auzoan. Bazkalaurretik eta bazkalondoren egin zuten bertso eskolakoek beren saiotxoa, eta bertso bat baino gehiago eskaini zizkioten Iñaki zenari. Izan ere, bertsozale sutsua zen Iñaki, eta berak sortu zuen Urretxu-Zumarragako bertso eskola Juanjo Sagastibeltzarekin batera. 10 urte beteko dira aurtengo udan Iñaki Beitia zena hil zela. Bertso eskolak, zorionez, hark eta Juanjok abiatutako bidean ahalik eta txukunen aurrera darrai, eta horixe da, gure ustez, egin geniezaiokeen omenaldirik onena.

San Juan bezperan egingo dute bertso eskolako helduek hurrengo saioa, Urretxun, San Juan suaren inguruan.


Utzi iruzkina: