Eskolartekorako entrenatzen hasi gara

Urretxu-Zumarragako bertso eskolako ikasleak hasi dira Gipuzkoako eskolarteko 26. txapelketa prestatzen.

Aurten sekula baino haur eta gaztetxo gehiagok hartuko dute parte bat-batean eta idatzizkoetan, maiatzaren 26an herrian bertan, Urretxu-Zumarraga ikastolan, egingo den kanporaketan.

Bat-batean Goierriko bertso eskolarekin elkarlanean jarraituko dugu. Hori dela eta, txikien mailan Goierri-Urretxu eta Urretxu-Zumarragako taldeek hartuko dute parte. Nagusien mailan, ordezkari bat edukiko dugu aspaldiko partez.

Ikasle, guraso zein irakasleok goza dezagula aurten ere!


Utzi iruzkina: