Urretxu-Zumarragako bertso eskola Gipuzkoako eskolartekoko finalean

Joan den ostiralean jokatu zen Gipuzkoako 26. eskolarteko bertsolari txapelketako kanporaketa Urretxun, eta bertan parte hartu zuten Urretxu-Zumarragako bertso eskolako kideek ere. Txikien mailan Ane Agirre, Maialen Akizu eta Jone Alberdi aritu ziren Goierri-Urretxu-Zumarragako taldean (Joseba Agirrezabala idiazabaldarrarekin batera) eta Amaia Iturrioz, Mikel Iturrioz, Edurne Plazaola, Iker Azpeitia eta Jon Ander Campos Urretxu-Zumarragako taldean. Handietan, Manex Mantxola aritu zen kantari.

Saio txukunak egin zituzten bertso-eskolako kide guztiek. Txikien mailan, Urretxu-Zumarragako taldea finalerako sailkatu zen eta Goierri-Urretxu-Zumarragakoak finalaren atarian behar zuen. Handietan ere Manex Mantxola fresko aritu zen, oso bertsolari, eta bertsozale kualifikatuenen arreta bereganatu zuen. Bestalde, Ainhoa Mujika beasaindarra (gure entrenamendukidea), finalera sailkatu da.

Finala datorren ostiralean izango da, ekainaren 2an, arratsaldeko 16:00etan, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Bertso eskolako kideak autobusez joango gara Oiartzunera, arratsalde pasa atsegina igaro asmoz, bertsoez gozatzera.

Zorionak eskolartekoan (idatziz zein bat-batean) parte hartu duten bertso eskolako kide guztiei. Segi horrelaxe!


Utzi iruzkina: