Urretxu-Zumarragako haurrak Gipuzkoako bertso eskolen egunean

Joan den igandean, apirilaren 2an, Gipuzkoako Bertso Eskolen II. eguna ospatu zen Oiartzunen. Bertan parte hartu zuten Urretxu-Zumarragako bertso eskolako haurrek eta hainbat gurasok ere.

Goizean Oiartzungo plazan bildu eta beste bertso eskoletako haurrekin osatu zituzten taldeak. Ondoren, bertso eskola bakoitzak bere agurra kantatu zuen. Herriko umeek Epelde eta Larrañagaren kupela sortako lehen bertsoaren bertsioa kantatu zuten. Giro ederrean bazkalduta gero, Trikuharri taldeko Xabier Sukia, Ibai Esoain eta Gorka Tolosa bertsolarien ikuskizunaz gozatu zuten Oiartzungo pleno aretoan.

Gipuzkoako bertso eskoletako 200 haurrek, beraien irakasleek eta hainbat gurasok parte hartu zuten Oiartzunen eta hurrengo urtean ere bertso eskolen egunean parte hartzeko gogoz daude.


Utzi iruzkina: