Goierriko, Legazpiko eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolek afaria egin dugu, giro goxoan
Joan den larunbat gauean, eskualdeko bertso eskoletako irakasle, ikasle eta gurasoak bildu ginen elkarrekin afaltzeko. Zumarragako Urtubi elkartean afaria egin genuen Urretxu-Zumarragako, Legazpiko eta Goierriko bertso eskoletako kideok, Javier Azkarate sukaldari zela. 35 lagun inguru bildu ginen, eta afalostean, Mikel Mendizabal bertsolariak ekarritako ariketak aitzakia hartuta, bat-batean jardun ziren bertso-eskolako ikasleak.
Afari hau, datorren ostiralean jokatuko den eskolarteko txapelketako kanporaketarako berotzeko erabili genuen. Izan ere, ostiralean, 15:00etatik aurrera Gipuzkoako eskolarteko 26. bertsolari txapelketaren azken kanporaketa jokatuko da Urretxu-Zumarraga ikastolan eta Pagoeta antzokian, bi arlotan, bertsopaperetan eta bat-batean. Afarian parte zuten ikasle guztiek hartuko parte idatzizko bertsoen lehiaketan eta gehienak bat-batean ere arituko dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: