Gipuzkoako 26. eskolarteko bertsolari txapelketako kanporaketa, ostiralean, Urretxun

Gipuzkoako 26. eskolarteko bertsolari txapelketako azken kanporaketa Urretxu-Zumarraga ikastolan jokatuko da datorren ostiralean. Idatzizkoen mailan arituko dira Urretxu-Zumarraga iakstolan, arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara, eta bat-batean jardungo dute Pagoeta antzokian, 16:00etatik aurrera.

Kanporaketa horretan parte hartuko dute, besteak beste, Urretxu-Zumarragako bertso eskolako kideek, eta baita gurekin batera entrenatzen jardun diren Goierrikoek eta bailarakide ditugun Legazpikoek ere.

Hona hemen eskolarteko saio honen harira Noticias de Gipuzkoak kaleratutako albistea:

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2006/05/23/vecinos/urola-garaia/d23uro38.200389.php

Goierriko Hitzan ere eman dute kanporaketaren berri, honako helbidean:

http://www.goierrikohitza.info/hitza_n.php?herria=ZUMARRAGA&fetxa=2006-05-25&izena=p00007011&eskualdea=GOIERRI&produktua=GOIERRIKO#

Zorterik onena opa diegu kanporaketan parte hartuko duten haur eta gazte guztiei eta denek bertsoaren inguruan arratsalde ederra pasa dezatela!


Utzi iruzkina: