Urgazi Triatloi Taldea

Aurreko igandean, martxoaren 30ean, PYRENEA triatloi proba jokatu zen Frantziako Pirinioetan. Pauetik Gouretteko pistetara bitartean, hiru proba egiten dituzte korrikalariek: korrika, bizikletan eta mendi eskia. Aurten ere, Jendetxa taldekoek ez dute hutsik egin. Lehen zatian, 17km egin dituzte korrikalariek Pauetik Rebenac herrira. Ondoren, 40 km bizikletan Rebenacetik Gouretteko pistetara. Igoera gogorra da, 1.000 metroko desnibela eta tartean %13ko maldak baitaude. Azkenik, 7 km mendi eskian, eta 700 metroko desnibela tartean. Proba honen berezitasuna da kirolariek bakarka ez ezik tald...


Igandena, martxoak 30, Barakaldoko duatloia izan zen. Sprint luzeran (5-20-2,5) 2008ko bigarren proba izan zen igandekoa. 171 mutilek eta 18 neskak hartu zute parte eta tartean Imanol Rodriguez Urgaziko kidea ere izan zen. Postu onean helmugaratu zen gainera. Postua Izena Denbora 64 Imanol Rodriguez 1:03:23 Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2008/barakaldo_du_archivos/MASCULINA.pdf


Martxoaren 16an, igandea, beste lasterketa bat ere izan da gure inguruan, Zestoan hain zuzen ere. Asier Arrieta izan zen elgoibartar bakarra bertan. Gainera, oro har, lasterkari gutxi bildu ziren atzo Zestoan, 104 mutil eta 16 neska. Lasterketa bitxia da; mutilek 8,567 km egiten dituzte korrika. Neskek, berriz, 5,2 km. Mutiletan, Enekoitz Aizpuru azpeitiarra izan zen azkarrena (28:10). Nesketan, berriz, Olatz Gabilondo azkoitiarrak irabazi zuen lasterketa (23:11). Asier Arrieta elgoibartarra 46. postuan sailkatu zen. Postua Izena Denbora 46 Asier Arrieta 35:41 Sailkape...


12 neska eta 80 mutil izan dira gaur, martxoak 16, Gasteizen, Espainiako mendi duatloiko koparen 3. proban. Mendi duatloiak gogorrak izaten dira oso, eta gaurkoan eguraldia alde izan badute ere, ez da erronka erraza izan. 6,5 kilometro korrika, 20 mendi bizikletan eta beste 3,5 korrika egin dituzte guztira. Mutiletan Santiago Arnes (1:28:39) izan da garailea eta haren atzetik Eneko Llanos gasteiztarra helmugaratu da (1:30:25). Nesketan, berriz, Yolanda Magallon izan da azkarrena (1:57:42). Urgaziko bi lagun ere izan dira gaurko proban, Jose Antonio Ruiz eta Javi Fernandez. Oso maila ...


Donostian 1000 lagun bildu dira gaur, martxoak 16, Udaberriko Lasterketan parte hartzeko. Guztira 914 korrikalarik osatu dute 10 kilometroko ibilbide zoragarria, Donostiako kaleetan barrena. Eguraldi bikaina egin du eta tarte batzuetan haizeak jo duen arren, korrikalariek oso marka onak egin dituzte. Jon Arocenak irabazi du lasterketa (31:50) eta nesketan Josune Tercero izan da azkarrena (38:38). Elgoibartar dexente bildu dira gaur Donostiara, 12 guztira, 10 mutil eta 2 neska. Sailkapen ofizialean ez dute nesken eta mutilen zerrendarik bereizi, baina guk bereizita jarriko ditugu hemen...


Gaur, martxoak 15, ikuskizun handia ikusteko aukera izan dugu Oñatin. Euskal Herriko eta Espainiako triatleta onenak bildu dira Debagoieneko herri ederrera, distantzia motzeko (8-38-4) duatloi gogorrenetakoan. Laurent Galinier (1:41:42) frantsesak irabazi du lasterketa, baina atzetik euskaldun askok zaindu dute, lasterketa osoan orpoz orpo: Mikel Elgezabal (1.45:48), Gorka Mujika (1:46:07), Patxi Urizar (1:47:45), Jon Unanue (1:49:41)... Nesketan ere goi mailako atletak bildu dira Oñatin, eta Ainhoa Murua triatleta zarauztarra izan da azkarrena (1:53:24). Ondoren, minutu bat geroago,...


Gaur, martxoak 2, Zumaiako herri lasterketa izan da. Gure inguruan, urteko lehenengo lasterketa jendetsuenetakoa izaten da eta aurten inoiz baino korrikalari gehiago bildu dira: 548 lagunek hasi dute lasterketa eta 486k amaitu dute.Guztira, 63 emakume eta 423 gizonezko izan dira.Lasterketa hasieraren bideoa: Gizonezkoetan Bouasza Elmastati izan da lehenengoa (32:10) eta emakumezkoetan Nerea Etxeberrializaso (40:03) izan da azkarrena. Elgoibartik neska bat eta 11 mutil joan dira. Hona hemen sailkapena:Neskak: Postua Izena Denbora 9 Ainhoa Lendinez 43:41   Mut...


8 emakume elgoibartar aritu ziren korrika, igandean, martxoak 2, Donostian, 19. Lilatoian. Inoiz baino lasterkari gehiago bildu dira aurten (1000 baino gehiago), baina Elgoibartik inoiz baino emakume gutxiago joan dira. Nerea Amilibia aiarrak irabazi zuen lasterketa (18:37) eta Pilar Arriola izan zen lehen elgoibartarra (20:43), 11. postuan sailkatu zen gainera. Hauxe da zerrenda (sailkapen posturik ez dute jarri): Postua Izena Denbora Pilar Arriola 20:43 Lurdes San Martin 21:44 Pilar Lama Lopez 23:24 Lore Bereziartua 24:42 Eunate Aranzadi 27:07 Marian Arriola 29:38 Nerea C...


Larunbatean, martxoak 2, Basauriko duatloia izan zen. Sprint luzerako (5-22-2,5) lehen proban eta Inma Rafael izan ziren garaile. Inmak gainera, bigarren postua lortu zuen aurreko egunean, larunbatean, Durangoko duatloian. Ez genuen elgoibartarrik izan proban.


Duatloi festa hasi da. Atzo, martxoak 1, Durangon izan zen lehen Euskal Herriko zirkuituko hitzordua. Giharrak lanean jartzeko unea, entrenamenduen emaitzak ikusten hasteko parada. Basauriko duatloia izaten da urtero lehenengoa baina aurten gogor hasi dute denboraldia gure korrikalariek, distantzia motzeko (10-42-5) proba gogorra baita Durangokoa. 202 mutilek eta 12 neskak hartu zuten parte, eta tartean goi mailako lasterkari asko izan ziren atzo Durangon. Patxi Urizarrek (1:52:24) irabazi zuen proba eta nesketan, Virginia Berasategi (1:58:33) izan zen azkarrena. Bi elgoibartar ere izan z...


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea