Ikuskizuna Oñatin
Gaur, martxoak 15, ikuskizun handia ikusteko aukera izan dugu Oñatin. Euskal Herriko eta Espainiako triatleta onenak bildu dira Debagoieneko herri ederrera, distantzia motzeko (8-38-4) duatloi gogorrenetakoan. Laurent Galinier (1:41:42) frantsesak irabazi du lasterketa, baina atzetik euskaldun askok zaindu dute, lasterketa osoan orpoz orpo: Mikel Elgezabal (1.45:48), Gorka Mujika (1:46:07), Patxi Urizar (1:47:45), Jon Unanue (1:49:41)...
Nesketan ere goi mailako atletak bildu dira Oñatin, eta Ainhoa Murua triatleta zarauztarra izan da azkarrena (1:53:24). Ondoren, minutu bat geroago, Virginia Berasategi sartu da helmugan (1:54:00).
274 mutil eta 14 neska guztira. Eta tartean, Elgoibartar bat ere izan dugu; Imanol Santos (2:01:10).
Postua | Izena | Denbora |
144 | Imanol Santos | 2:01:10 |
Hasiera-hasieratik lasterketa oso azkar hasi da, eta korrikalari askok 3 minutu eta erdiren inguruan egin dute kilometroa batez beste. Ikaragarria.
Ondoren, Deskargako mendatean zenbait talde desegin dira, Virginiak ere Ainhoak korrika ateratako aldea murriztu du, baina funtsean, hasieratik ezarritako postuak izan dira amaieran ere. Lasterketa ikaragarria izan da, eta giroa ere, aparta.
Neskak: http://www.triatloi.org/clasificaciones2008/onati_archivos/femenina.pdf
Mutilak: http://www.triatloi.org/clasificaciones2008/onati_archivos/MASCULINA.pdf
Argazkiak: http://www.txantxiku.net/Web%20Duatlon%20O%F1ati/edicion08/fotos/jc/index.html
Argazki gehiago: http://www.txantxiku.net/Web%20Duatlon%20O%F1ati/edicion08/fotos/rezabal/index.html
Iruzkinak
Utzi iruzkina: