Blog honetan arazoak izan ditugula eta, beste helbide honetan sortu dugu orain Urgaziren bloga: www.urgazi.blogspot.comBarkatu eragozpenak,Urgazi Triatloi Taldea
Joan den igandean, martxoak 8, hasi zen Duatloi-Triatloi denboraldia eta lehen lasterketa Basaurin jokatu zen. Mikel Elgezabal eta Zuriñe Rodriguez izan ziren garaile eta tartean Urgaziko Iñaki Konde izan zen. Izena Postua Denbora Iñaki Konde 202 1:31:55 Lehenik eta behin, 6 kilometro egin zituzten korrika, ondoren 20 km bizikletan eta azkenik beste 3 korrika.
Azken egunotan arazoak izan ditugu bloga editatzeko eta azkenean, gaur ZORIONAK handi-handi idazteko aukera daukagu. Zorionak Transgrancanarian parte hartu duten elgoibartarrei, baina batez ere Jon Revert eta Manolo Ramosi.Askotan aipatzen dugu kirolariak hainbat ezaugarri behar dituela: konstantzia, gogoa, ilusioa, gorpuzkera aparta, indar psikologikoa..baina horiez gain, burugogorra ere izan behar da halako proba luze eta gogorrak egiteko, 120 km oinez eta korrika, alajaina! Jon eta Manolo aski gertutik ezagutzen ditut, eta biak ala biak, ni neu baino burugogorragoak dira! bai horixe. Biz...
Urteko lehen lasterketa. Ikaratuta joan naiz, baina primeran atera da. Hotz handia, 700 bat korrikalari eta giro aparta. Lasterketa gogorra izan da, 10 km eta 416 m, herri barruko zirkuitu batean, 3 bira eginez. Malda piko bat zegoen tartean, eta bertan erabaki da lasterketa. 614 lagun izan ginen guztira. Postua Izena Denbora 1 Maider Gaztañaga 38:43 2 Nerea Etxeberria 41:11 3 Ainhoa Lendinez 41:33 Mendarotar neskak: Postua Izena Denbora 7 Maite Maiora 44:48 8 Mari Carmen Seijas 45:40 Iñaki Gil mendarotarrak ere par...
Kirol-urte berri on!
721 lagunek amaitu zuten urteko azken lasterketa Azpeitian. 8,3 kilometro egin zituzten guztira, tartean 8 elgoibartar hauek: Postua Izena Denbora 11 Anjel Lopez 28:28 12 Jose Antonio Ruiz 28:53 30 Mikel Anakabe 30:12 36 Unai Narbaiza 30:25 38 Osel Sanchez 30:37 68 Ibon Gabilondo 32:04 416 Mari Carmen Isasti 39:55 636 Sergio Galindo 47:46 Sailkapen osoa
Hotzari hortzak erakutsi eta 2278 lagunek amaitu zuten igandean, abenduak 20, Gasteizko maratoi erdia. Gontzal Sanz (1:06:48) eta Raquel Llamas (1:21:38) izan ziren garaile. Elgoibartik hainbat guk dakigula, bi lagun izan ziren (sailkapenean ez da herria ageri, beraz, beste inork parte hartu badu, abisatu mesedez). Postua Izena Denbora 767 Dioni Remirez 1:32:48 139 Aitor Osoro 1:39:47 Modesto Cid Sailkapen osoa
Inoizko lasterketa onena atera zitzaidan atzo, abenduak 8, Durangon. Liburu eta disko azokaren harira, Joseba Jaka kulturgilearen omenezko lasterketa izaten da urtero eta 7 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan maila handiko lasterkariak elkartu ziren. Cristina Petite Barakaldoko atleta ohia izan zen nesketan lehena; ni, berriz, inoiz baino zoriontsuago, bigarren izan nintzen. Mutiletan lehia estua izan zen azken helmugara arte. 25 neska eta 153 mutil izan ginen guztira. Postua Izena Denbora 2 Ainhoa Lendinez 25:52 Sailkapeno soa:sailkapena &n...
408 bikote elkartu gara gaur, abenduak 6, Zarauzko bikoteen lasterketan. 7,5 kilometroko lasterketa herrikoi jendetsua izan da. Elgoibartik 6 bikote izan gara guztira. Postua Izena Denbora 36 Ainhoa Lendinez-Aitor Bengoa 32:45 37 Nerea Lendinez-Iñigo Salegi 32:48 42 Idoia Arakistain-Aitor Osoro 33:23 54 Pilar Arriola-Carlos Santa Marta 34:21 119 Mari Carmen Isasti-Julian Rodriguez 37:33 396 Olatz Gonzalez-Oscar Oncala 48:51 Sailkapen osoa
Gaur izan da Donostiako maratoi handia. 42 kilometro pasatxoko proban Rafael Iglesias (2:10:44) eta Maria Jose Pueyo (2:36:28) izan dira garaile. Elgoibartik 20 lagun joan dira. Denborak gorabehera, zorionak eman nahi dizkiegu guztiei, proba gogor honetan parte hartu dutelako. Zorionak! Postua Denbora Izena 57 Unai Narbaiza 2:41:41 80 Jose Antonio Ruiz 2:44:44 460 Asier Arrieta 3:00:19 493 Mikel Agullo 3:02:43 506 Alberto Garate 3:03:13 651 Javi Fernandez 3:08:25 710 Aitor Osoro 3:10:06 950 Berex Ortiz ...
Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.
Urgazi Triatloi Taldea
ondo, bagoiez piano piano, aunke laster helduko di duatloiek.