Urgazi Triatloi Taldea

Abenduaren 31n San Silvestre lasterketa izango da lehenengoz Elgoibarren. Urgazi Triatloi taldeak 5km inguruko ibilbide errazean antolatu du lasterketa herrikoia. Ahalik eta jende gehien biltzea da asmoa, lehia bultzatzeko baino gehiago urtea kirola eginez agurtzeko. Izena ematerakoan ez da ezer ordainduko eta saririk ere ez da izango. Dena den, amaieran jakiak eta edariak izango dira lasterkari guztientzat. Animatu eta hartu parte! (Urgazi Triatloi Taldeak ez ditu bere gain hartuko lasterketan gerta litezkeen istripu eta gainerako gorabeherak, eta lasterkari bakoitzak bere ardurapean hartu...


Elgoibarko lagun batek 2007ko eski proben berri eman digu. Iraupen eskian eta mendiko eski zeharkaldietan aritzen direnek makina bat hitzordu izango dute 2007an, Euskal Herriko eta Frantzia nahiz Espainiako Pirinio eta inguruetan. Hona hemen proba nagusiak: Data Modalitatea Probaren izena Lekua 2007/01/06 Mendiko eski zeharkaldia, erlojuaren kontra Candanchuko Gau Trabesia Candanchu 2007/01/27 Iraupen eskia, estilo klasikoa Euskadiko txapelketa Candanchu 2007/01/28 Iraupen eskia, estilo librea Euskadiko txapelketa Candanchu 2007/01/28 Mendiko eski zeharkaldia Peña Guara-Valle de...


Abenduaren 31n, lehenengoz, San Silvestre lasterketa izango da Elgoibarren. Urgazi Triatloi Taldeak berak antolatu du. Lasterketa 5 km ingurukoa izango da. Lasterketa herrikoia izango da oso, eta ez dugu lehiarik bultzatu nahi. Horregatik, ez da ez saririk ez eta izena emateko kuotarik ere egongo. Ibilbidea honako hau izango da: Irteera: Plaza Handia San Ana kalea-Tren Geltokiaren kalea-Kiroldegia-IMH institutura jaitsi-San Lorentzoko bide “zaharretik” Ibarreneako baserrira-Ezkerrera hartu eta San Lorentzoko bide “berritik” errepideko bidegurutzeraino-Albitxuriko aldapatik enpresagunera-Mel...


Gaur, abenduak 17, urte amaierako azken lasterketa luzea egin dute. Gasteizko maratoi erdiak tradizio aski luzea du eta aurten 29. saioa izan da. Hotza eginagatik, 2039 lagunek hartu dute parte eta tartean 14 elgoibartar bildu dira Arabako hiriburura. Azkarrena Unai Narbaiza izan da, ordubete eta 14 minutu behar izan ditu 22 kilometroko ibilbidea osatzeko. Urgazitik bi ordezkari izan ditugu eta oso fin ibili dira biak ere; Jose Antonio Ruiz del Rey 86. izan da (1:19:11) eta Jon Revert 541. (1:29:27). Elgoirtatik neska bakarrak korritu du; Mari Carmen Isasti Agirre (1:46:09). ...


Atzo, abenduak 16, 22:30ean Zizurkilgo kros herrikoia korritu zen. Lasterketa bitxi honek ospe handia hartu du hain zuzen ere gauez izaten delako. Aurtengoan 175 lagunek amaitu dute ibilbidea eta tartean elgoibartar bat izan da. Aitor Osoro Odriozolak 28 minutu eta 52 segundo behar izan ditu helmugara iristeko. Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/euskera/Default.asp


Abenduaren 3an izan zen bikoteen lasterketa Zarautzen. Aurten, inoiz baino jende gehiagok hartu du parte, eta orotara, 412 bikote izan dira. Durangoko Cristina Petite eta Gotzon Salegik (29:26) lidergoa kendu zioten 5 urtez irabazle izan den Iratxe Aranburu zarauztarrari (29:57). Lasterketa ezagunean 12 elgoibartarrek hartu zuten parte eta lehenengoak Pilar Arriola eta Asier Arrieta izan ziren (35:17). Urgaziko ordezkari bakarra izan genuen (Ainhoa Lendinez). Hauxe da sailkapena: Postua Izena Denbora 34 Pilar Arriola - Asier Arrieta 35,17 38 Idoia Arakistain - Aitor O...


Abenduaren 10ean, igandea, Joseba Jaka euskaltzalearen omenezko lasterketa izango da Durangon. 7 km-ko ibilbidean Durangoko kaleetan barrena ibiliko dira korrikalariak. Lasterketa 11:45ean hasiko da, Ezkurdi plazan.


12 elgoibartarrek hartu zuten parte Azkoitiko II. Herri Lasterketan. Azaroaren 26an izan zen 10 km-ko korrikaldia eta orotara 346 lagunek amaitu zuten. Agustin Jimenez azpeitiarra izan zen lehenengoa helmugan (32:07). Elgoibartik 12 lagun joan ziren eta Xabier Bergaretxe izan zen azkarrena (34:57). Urgazitik ordezkari bakarra izan genuen (Imanol Rodriguez). Berandu baina lortu dugu sailkapena: Postua Izena Denbora 12 Xabier Bergaretxe Olabide 34:57 23 Imanol Rodriguez Iriondo 36:28 36 Imanol Santos Urain 37:29 60 Jon Basurto Larrañaga 39:00 ...


Euskadiko Triatloi Federazioak argitaratu du 2007ko behin-behineko triatloi eta duatloi egutegia. Hauek izango dira datorren denboraldiko probak eta datak. Dena den, Federazioak berak jakinarazi du aldaketa dexente izaten dela martxotik aurrera. DATA PROBA 11/03/2007 BASAURIKO DUATLOIA (SPRINT) 17/03/2007 OÑATIKO DUATLOIA (MOTZA) 25/03/2007 BARAKALDOKO DUATLOIA (SPRINT) 31/03/2007 DURANGOKO DUATLOIA (MOTZA) 01/04/2007 AZKOITIKO DUATLOIA (MOTZA) 14/04/2007 SANTURTZIKO DUATLOIA (SPRINT) 14/04/2007 GERNIKAKO DUATLOIA (SPRINT) 21/04/2007 AR...


Azaroaren 25ean izan zen Alkortara I. Igoera, Mendaron. Lehenengoz antolatu dute eta deialdiari ondo erantzun diote herritarrek. Mendaroko eta Elgoibarko korrikalariak ez ezik, inguruetakoak ere bildu ziren 4,7 km-ko korrikaldia egiteko. Josu Arregi azpeitiarra izan zen lehena (21:12). Bestalde, Urgaziko Jon Revert bigarren izan zen (23:47).   Hauxe da sailkapena: Postua Izena Herria Denbora 1 Josu Arregi Azpeitia 21:12 2 Jon Revert Elgoibar 23:47 3 Jon Larrañaga Mendaro 25:11 4 Igor Rey Mendaro 25:24 5 Sabino Zenarruzabeitia ...


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea