Urgazi Triatloi Taldea

Aste Santuko oporrak leku paregabean igaro dituzte Joseba Elustondok eta Arkaitz Iruretak; Alpeen erresuman, alegia. Alpinismoaren bi hiriburuak (Chamonix eta Zermatt) lotzen dituen mendi ibilbidea egin dute bi elgoibartar gazte hauek. Josebak berak esan digunez, Alpeetako bi tontor sonatuenen arteko lotura ere bada ibilbidea, Mont Blanc ezagunaren eta Cervino handiaren artekoa. 1900. urte inguruan egin zen lehen aldiz eta ordutik oso trabesia ezaguna da. Izan ere, ingurua bera oso famatua da turismoak, mendiak, eskiak eta argazkilaritzak, besteak beste, jende andana erakartzen baitu b...


Euskal Mendi Federazioak iraupen luzeko mendi ibilbideen egutegia kaleratu du. EAEn ez ezik, Nafarroan eta Iparraldean ere hainbat ibilbide izango dira 2007an. Hona hemen egutegia: http://www.mendikoweb.com/euskera/martxa/index.php


Larunbatean, martxoak 31, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia jokatu zen. 14. aldiz antolatu dute udaberriko lehen lasterketa hau eta inoizko saio jendetsuenean 959 lagunek hartu zuten parte. Tartean 15 elgoibartar izan ziren. Hona hemen denborak eta sailkapena: Postua Izena Denbora 35 Unai Narbaiza Gantxegi 1:14:03 360 Cristian Alonso Lopez 1:27:47 374 Iñigo Salegi Aldabe 1:28:01 422 Alberto Garate Intxausti 1:29:09 507 Josu Mendikute Azkue 1:31:44 558 Ignacio Perez Alvarez 1:33:56 643 Julian Rodriguez Gonzalez 1:36:58 647 Maider Lehr Aranbarri 1:37:16 696 Elias Fernandez...


Apirilaren 1ean Azkoitiko duatloia korritu da. Distantzia laburreko proban (8km-36km-4km) 150 lagunek hartu dute parte, 12 neskak tartean. Elgoibartik Imanol Rodriguez izan dugu ordezkari bakarra, Urgazikoa bera. 40. postuan sailkatu da Imanol. Hona hemen denbora eta sailkapena: Postua Izena Denbora 40 Imanol Rodriguez 01:43:26 Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/azkoitia_archivos/datos.html


Martxoaren 31n Durangoko 1. duatloia jokatu zen. Distantzia laburreko proban (8km-40km-4km) 158 lagunek hartu zuten parte eta tartean 8 neskak. Elgoibartik Urgaziko kide Jon Revert izan genuen ordezkari. Bikain aritu zen Jon. Bigarren proba zuen duatloietan eta 62. postuan sailkatu zen. Hona hemen denbora eta sailkapenak: Postua Izena Denbora 62 Jon Revert 2:10:58 Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/durango_archivos/datos.html   Argazki gehiago: http://www.mugarratt.com/modules.php?name=coppermine&cat=4


Euskadiko zirkuituan aski ezaguna den beste proba bat izan zen atzo, martxoak 25: Barakaldoko duatloia. Sprint luzerako proban (5-20-2,5) 113 mutilek eta 16 neskak hartu zuten parte. Tartean izan ziren Urgaziko kide Alexander Agirretxe eta Jose Antonio Ruiz del Rey. Biek ala biek oso marka onak lortu zituzten: Postua Izena Denbora 11 Alexander Agirretxe 00:56:52 19 Jose Antonio Ruiz del Rey 00:59:12  Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/barakaldo_du_archivos/datos.html  


Elgoibarko lagun-talde batek Pyrenea triatloi ezagunean hartu zuen parte asteburuan. Ibon Gabilondo Urgaziko kideak esan digunez taldeka eta banaka aritu ziren neguko lasterketa honetan, Frantziako Pirinioetan. Banaka, 17,5 km egin zituzten korrika. Ondoren, 40 km bizikletan (1050 m-ko maldarekin Aubisque eta Gouretteraino) eta azkenik beste 700 m eski trabesian. Horretaz gain, erreleboko probarako bi talde prestatu zituzten elgoibartarrek: Jendetxa 1 eta Jendetxa 2. Banakako proban Aitor Romera, Jose Ramon Sousa eta Ibon Gabilondo aritu ziren. Taldeka, Danelek, Jon Urbietak eta Manexek Jen...


Gaur, martxoak 18, Udaberriko lasterketa korritu da Donostian. Inoizko saiorik jendetsuenean, 978 lasterkarik amaitu dute korrikaldia eta Elgoibartarrak ere izan dira tartean. Iñigo Salegi eta David Conde bikain aritu dira Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia prestatzeko lasterketa honetan. Biek ala biek 38 minutu eta 40 segundo baino ez dituzte behar izan 10 km-ko ibilbidea egiteko. Hona hemen sailkapena eta denborak: 116  Inigo Salegi Aldabe   0:38:40 117  David Conde Martinez 0:38:40 138  Alberto Garate Intxausti   0:39:14 193 Mikel Agullo Ruano 0:40...


Gaur, martxoak 17, Oñatiko duatloia jokatu da. Arratsaldeko 16:00etan hasi da Euskadiko zirkuituan ospe handia duen lasterketa gogorra. Oñatiko proba zailtasunagatik da famatua. Batetik, luzera ertaineko (8-40-4) duatloia delako, eta bestetik, Deskargako mendate pikoa igo behar delako bizikletako ibilbidearen erdialdean. 250 lagunek hartu dute (10 neska izan dira) parte eta tartean lau elgoibartarrek. Horietatik hiru Urgazi Triatloi Taldekoak izan dira eta oso postu azpimarragarriak lortu dituzte guztiek. Ibon Gabilondok gaur hasi du denboraldia eta 21. postua lortu du. Gainerakoak ere oso ...


Gaur, martxoak 11, Basauriko duatloia jokatu da. Sprinta izanagatik (6-20-3) lasterketa hau gogorra da oso. Bizikletan, esaterako, malda gogorrak igo behar izaten dituzte lasterkariek. 195 lagunek amaitu dute lasterketa eta horietatik 10 izan dira neskak. Gainerakoen artean elgoibartar bat ere izan da, Urgazi Triatloi Taldeko Imanol Rodriguez. Imanolek denbora ona lortu du: 76. postuan sailkatu da eta ordubete, 14 minutu eta 33 segundo behar izan ditu helmugara iristeko. Hauek dira korrika eta bizikletan, sektore bakoitzean, egin dituen denborak: Korrika: 22:27 (6 km) Bizikleta: 40:51 ...


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea