Urgaziren erakustaldia Oñatin
Gaur, martxoak 17, Oñatiko duatloia jokatu da. Arratsaldeko 16:00etan hasi da Euskadiko zirkuituan ospe handia duen lasterketa gogorra. Oñatiko proba zailtasunagatik da famatua. Batetik, luzera ertaineko (8-40-4) duatloia delako, eta bestetik, Deskargako mendate pikoa igo behar delako bizikletako ibilbidearen erdialdean. 250 lagunek hartu dute (10 neska izan dira) parte eta tartean lau elgoibartarrek. Horietatik hiru Urgazi Triatloi Taldekoak izan dira eta oso postu azpimarragarriak lortu dituzte guztiek. Ibon Gabilondok gaur hasi du denboraldia eta 21. postua lortu du. Gainerakoak ere oso fin ibili dira. Hona hemen sailkapena eta denborak:
Postua | Izena | Denbora |
21 | Ibon Gabilondo | 1:46:5 |
111 | Imanol Rodriguez | 1:56:29 |
149 | Jon Revert | 1:59:38 |
208 | Jon Urbieta | 2:08:18 |
Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/onati_archivos/datos.html
Iruzkinak
Utzi iruzkina: