Urgazi Triatloi Taldea

(Barrenek argitaratutako sailkapena)Gizonezkoen sailkapena Iñigo Lazkano (Mendaro) 20:40:90Unai Bengoa  (Itziar)     20:41:30Iñigo Lariz (Elgoibar)     21:46:40 Emakumezkoen sailkapena Nerea Amilibia (Aia)    24:31:70Ainhoa Lendinez (Elgoibar)    26:18:70Nerea Lendinez (Elgoibar)    27:20:00 Noticias de Gipuzkoa


239 lagunek amaitu dute gaur, irailak 27, Olazagutia-Urbasa mendi lasterketa. 23 kilometro eta 200 metroko ibilbide gogorrean, 1367 metroko desnibela gainditu behar izan dute parte-hartzaileek. Aitor Osa Itziarko txirrindulari ohia izan da azkarrena (1:50:04); nesketan, berriz, Nerea Amilibia aiarra erraz nagusitu da (2:17:42). 2 elgoibartar izan dira lasterketan. Postua Izena Denbora 28 Jon Revert 2:10:00 86 Aitor Osoro 2:23:01 Sailkapen osoa


128 lagunek hartu dute parte gaur, irailak 26, Mutriku-Deba-Mutriku lasterketa herrikoi mitikoan. 10,7 kilometroko lasterketan Iñigo Agirre mutrikuarra (35:42) eta Olatz Gabilondo azkoitiarra (45:57) izan dira azkarrenak. Elgoibartik, ohi bezala, jende dexente bildu da gaur, 15 guztira. Postua Izena Denbora 17 Mikel Anakabe 41:46 32 Anjel Eguren 43:58 35 Jon Agirrebeña 44:20 48 Jon Basurto 45:47 50 Luis Anakabe 45:52 56 Julen Irizar 46:44 57Roberto Alonso46:58 88 Iñigo Aranbarri 51:42 89 Jose Iñigo Belaust...


Gaur,  irailak 20, Baxurde krosa izan da Usurbilen. 287 lagunek hartu dugu parte 11 kilometroko lasterketan. Usurbilen hasi eta amaitu da, baina tartean Santu Enea eta Zubieta auzo ederrak zeharkatu ditugu. Jon Arozena irundarra (34:28) eta Idoia Ezeiza usurbildarra (45:35) izan dira azkarrenak. Elgoibartik bi lagun izan gara, Pilar Arriola eta ni neu, Ainhoa Lendinez.   Behobia lasterketa prestatzeko lasterketa ugari izaten da azaroa bitarte eta gaurkoa, niretzat bederen, oso egokia izan da indarrak neurtzeko. Ibilbidea oso gogorra izan da, aldapak han-hemen baitzeude...


Gaur, irailak 20, Plazaolako mendi-maratoi erdia korritu da Leitza eta Lekunberri artean. 154 lagunek amaitu dute 21,097 kilometroko ibilbide gogorra, eta Jonan Rodriguez (1:16:55) eta Jasone Altadill (1:44:07) izan dira guztietan azkarrenak. Elgoibartik Unai Narbaiza eta Xabier Bergaretxe izan dira. Unaik 4. postuan amaitu du proba, irabazlearengandik 3 minutu eskaera. Xabier, berriz, 8. izan da helmugan. Zorionak bioi! Postua Izena Denbora 4 Unai Narbaiza 1:19:07 8 Xabier Bergaretxe 1:21:05 Sailkapen osoa Argazki gehiago


Joan den igandean, irailak 13, Simon Aldazabalen omenezko lasterketa izan zen Arrate gainean, Eibarren. 57 gizonezkok eta 2 emakumezkok egin zuten korrika, herrigunetik Arrate gainera, 6 kilometroko ibilbide piko eta gogorra. Walter Becerra izan zen berriro ere garaile, 26:18 denbora harrigarrian helmugaratuta. Nesketan Nerea Amilibia aiarra nagusitu zen (32:06). Elgoibartik Jon Revert eta Ander Barrenetxea izan ziren (Goiatzi eskerrak jakin dugu Anderren berri, mila esker!). Jon 6. postuan helmugaratu zen; Ander, berriz, 13. postuan. Postua Izena Denbora 6 Jon Rever...


62 mutil eta 4 neska elkartu ziren larunbatean, irailak 12, Urretxu-Zumarragako duatloi herrikoian. Eguraldia lagun izan zuten ibilbidea egiteko: 3 km korrika, 12,5 km bizikletan eta 1,5 km korrika. Maider Oteiza bilbotarra eta Joseba Plaza markinarra izan ziren azkarrenak. Elgoibartik, Jon Agirrebeña 17. postuan sailkatu zen. Postua Izena Denbora 17 Joan Agirrebeña 41:50 Sailkapen osoa


Pilar Arriola elgoibartarra Urnietako Herri Biran izan zen joan den asteburuan. 9,5 kilometroko lasterketa izan zen eta 158 lagun bildu ziren guztira. Ibai Alba hernaniarra (30:33) eta Edurne Viñas oiartzuarra (36:23) izan ziren azkarrenak. Postua Izena Denbora 7 Pilar Arriola 41:27 Sailkapen osoa


Asier Odriozola telebistako aurkezle eta lagunari elkarrizketa egin diogu. Besteak beste, bizikletan ibiltzen dela kontatu digu.Elkarrizketa irakurtzeko: Asier Odriozolarekin hizketan


Irailaren 12an, Zumarraga-Urretxuko 8. duatloia izango da, arratsaldeko 17:00etan. Partaideek 3 km korrika, 12,5 km bizikletan eta beste 1,5 km korrika egin beharko dituzte. Oso proba herrikoia izango da eta jendea animatu nahi dugu duatloia probatu nahi duen ororentzat oso egokia izan baitaiteke. Animatu!


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea