Urgazi Triatloi Taldea

Makina bat elgoibartar bildu dira gaur, urriak 18, Donostiako 15 kilometroko lasterketa lauan. 2847 lagun bildu dira guztira eta Carmen Perea Donostian bizi den elgoibartarra izan da nagusi nesketan (58:38). Mutiletan, berriz, Israel Garcia iruñarrak marka ona ezarri du (47:23). Oscar Malvar elgoibartarra 18. postuan sailkatu da, denbora ikaragarria eginda. Igor Elizburuk, berriz, 2. egin du handbikean. Zorionak! (sailkapenean ez da ageri herriaren izena eta norbait falta bada, esaiguzue arren). Postua Izena Denbora 18 Oscar Malvar 50...


Aurten ere, Josu Uriarte markinarra izan da garaile Elgoibarko proba gogorrenean: San Pedroko bizikleta igoera. IZENA Denbora Josu Uriarte   14:00 Iñigo Ortuoste 14:15 Jose Mari Fernandez  15:00 Azibar Iragagoitia 15:10 Mikel Lopezosa 15:16 Gorka De La Horra 15:38 ...


Gaur, urriak 11, 3 hondartzetako lasterketa mitikoa izan da Donostian. Gipuzkoako hiriburuan hiru hondartzen paisaia ederrari segika 2236 lagunek egin dute 10 kilometroko lasterketa. Ibilbidea laua izan arren, haizea eta euria oztopo izan dira, eta Acuariumeko eskailerek ere korrikalarien martxa eten dute. Maila handiko lasterkariak izan dira: Kamel Ziani, Ana Casares, Pili Bodegas, Abraham Olano...  Abdelfettah Louajari (31:16) Aicha Bani (36:06 )eta doneztebetarra izan dira azkarrenak. Elgoibartik 20 lagun izan gara. Neskak: Postua Izena Denbora 9 Ainhoa Lendi...


Triatloi proba nagusia izan da gaur, urriak 11, Hawaiko Ironman handia (3-180-42). Virginia Berasategi hirugarren postuan sailkatu da, eta bere ametsa bete du: munduko ironman handieneko podiumean sartzea. Uretatik 22. postuan atera den arren, bizikletan lasterketa ikaragarria egin du eta 2. postuan sartu da boxeetara. Maratoian ere bigarren postuan joan da baina 3 kilometro falta zirela aurrea hartu dio hirugarren lehiakideak. Eneko Llanos 14. izan da eta Mikel Elgezabal 37. postuan sailkatu da.


Goierrin udazkena lasterketaz gainezka etorri da, eta duatloiaz eta herri lasterketaz gain, mendi-lasterketa ere egin dute gaur, urriak 11. Guztira 22 kilometroko ibilbide malkartsuari egin behar izan diote aurre korrikalariek. Iñigo Lasaga doneztebetarra (1:56:40) eta berriro ere Nerea Amilibia aiarra (2:26:54) izan dira irabazle. Bi elgoibartar izan dira tartean. Postua Izena Denbora 10 Jon Revert 2:08:10 15 Manolo Santos 2:12:34 Sailkapen osoa


Joan den urriaren 3an, Zumarraga-Urretxuko herri lasterketa izan zen. Goierriko lasterketa ezagun honetan 10 kilometro egin zituzten 123 korrikalariek. Asier Cuevas (32:35) eibartarrak irabazi zuen proba eta tartean elgoibartar bat izan zen. Postua Izena Denbora 48 Angel Eguren 41:17 Sailkapen osoa


Gaur, urriak 4, Hendaiako hondartzako lasterketa izan da. Goizeko 11:00etan eguzkiak gogotik jo du eta hondartzan egin beharreko 10 kilometroak desertu bihurtu dira. Hondarretan lasterka egitea asfaltuan aritzea baino hobea da hezur eta artikulazioentzat, baina oinak harean hondoratzen dira, eta pausoak ematea askoz zailagoa da. Elgoibartik 3 lagun izan gara, eta egia esan ozta-ozta hartu dugu parte, Frantzian mediku-ziurtagiria beharrezkoa dela esan baitigute hasieran. Azkenean, mediku bat ziurtagiriak sinatzen ari zen inguruan eta hari esker utzi digute korritzen.80 lagun baino ez g...


250 lagunek amaitu zuten, urriaren 4an, Basauriko 6 milien lasterketa. Tartean Elgoibarko Jonatan Mendo izan zen. Bonziane Aimadek irabazi zuen lasterketa. Postua Izena Denbora 102 Jonatan Mendo 41:07 Sailkapen osoa


Behobia-Donostia handia prestatzeko, euskaldun askok hartzen dute parte Zumaiako Zakila Bira lasterketan. 20 kilometroko ibilbide gorabeheratsua aparta izaten baita entrenatzeko. Atzo izan zen, urriak 3, eta ohi bezala jende andana bildu zen: 724 korrikalari guztira. David Martin lasartearra (1:06:18) eta Claudia Behobide hondarribitarra (1:22:47) izan dira garaile. Elgoibarko 11 lagun izan ziren. Postua Izena Denbora 27 Xabier Bergaretxe 1:13:13 181 Gorka Mujika 1:23:31 274 Julen Irizar 1:26:29 339 Iker Amutxastegi 1:29:11 392 Asier ...


Errepideko duatloi-triatloien denboraldia amaitu da, baina mendi-duatloien denboraldia hasi da. Larunbatean, urriak 3, Arriarango proba izan zen: 6 km korrika-20 km mendi-bizikletan-3 km korrika. Urgaziko hiru ordezkari izan genituen proban: Josean Ruiz, Javi Fernandez eta Ibon Gabilondo. Gogotsu joan ziren hirurak, baina Joseanek eta Ibonek bertan behera utzi zuten lasterketa. Joseanek erdi-gaixo zegoelako; Ibonek, berriz, bizikletaren katea apurtu zuelako. Ibonek berak malda gogorrak topatu zituztela esan digu, baina oso lasterketa polita dela.Javi Fernandezek ere arazo teknikoak izan z...


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea