Zorionak Virginia!
Triatloi proba nagusia izan da gaur, urriak 11, Hawaiko Ironman handia (3-180-42). Virginia Berasategi hirugarren postuan sailkatu da, eta bere ametsa bete du: munduko ironman handieneko podiumean sartzea. Uretatik 22. postuan atera den arren, bizikletan lasterketa ikaragarria egin du eta 2. postuan sartu da boxeetara. Maratoian ere bigarren postuan joan da baina 3 kilometro falta zirela aurrea hartu dio hirugarren lehiakideak. Eneko Llanos 14. izan da eta Mikel Elgezabal 37. postuan sailkatu da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: