Zorionak!!!
Azken egunotan arazoak izan ditugu bloga editatzeko eta azkenean, gaur ZORIONAK handi-handi idazteko aukera daukagu. Zorionak Transgrancanarian parte hartu duten elgoibartarrei, baina batez ere Jon Revert eta Manolo Ramosi.
Askotan aipatzen dugu kirolariak hainbat ezaugarri behar dituela: konstantzia, gogoa, ilusioa, gorpuzkera aparta, indar psikologikoa..baina horiez gain, burugogorra ere izan behar da halako proba luze eta gogorrak egiteko, 120 km oinez eta korrika, alajaina! Jon eta Manolo aski gertutik ezagutzen ditut, eta biak ala biak, ni neu baino burugogorragoak dira! bai horixe. Bizikletan, korrika, igerian, mendian! Edozer helburu dutela ere, zinez saiatu eta lortzen dute. Zorionak bihotz-bihotzez!
Iruzkinak
nErEa 2010-03-11 23:30 #1
ZORIONAK BIKOTE!!! KE MAKINAS <br />
ibon 2010-03-12 06:13 #2
Zorionak biei, Elgoibarko kirolaren pabelloia altu lagatzen dute hauek urrutira joanda ere!
Utzi iruzkina: