Hendaiako hondartzako lasterketa
Gaur, urriak 4, Hendaiako hondartzako lasterketa izan da. Goizeko 11:00etan eguzkiak gogotik jo du eta hondartzan egin beharreko 10 kilometroak desertu bihurtu dira.
Hondarretan lasterka egitea asfaltuan aritzea baino hobea da hezur eta artikulazioentzat, baina oinak harean hondoratzen dira, eta pausoak ematea askoz zailagoa da.
Elgoibartik 3 lagun izan gara, eta egia esan ozta-ozta hartu dugu parte, Frantzian mediku-ziurtagiria beharrezkoa dela esan baitigute hasieran. Azkenean, mediku bat ziurtagiriak sinatzen ari zen inguruan eta hari esker utzi digute korritzen.
80 lagun baino ez gara elkartu, baina giroa aparta izan da. Ahizpak eta biok podiuma zapaldu dugu berriro, eta Iñigo erbi-lanetan joan da. Onena beti bezala, gure laguntzaile-taldea!
Neskak:
Postua |
Izena |
Denbora |
1 |
Ainhoa Lendinez |
41:24 |
2 |
Nerea Lendinez |
44:10 |
Mutilak:
Postua |
Izena |
Denbora |
35 |
Iñigo Salegi | 44:10 |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: