Urgazi Triatloi Taldea

Martxoaren 4a oparoa izan da Elgoibarko kirolzaleentzat. Urgazi Triatloi Taldeko ordezkari bat gure mugetatik kanpo ibili zen, Ciudad Realen, hain zuzen. Javi Fernandezek Puerto Llanoko mendi-duatloian hartu zuen parte. Europako Txapelketaren lasterketan 10 km egin zituen korrika eta beste 20 km bizikletan, guztia mendiz. Javik 50 minu egin zituen korrika eta 2 ordu bizikletan. Mendiko duatloietan bidea berez izaten da malkartsua baina Javik berak esan digu espero ez zituzten malda pikoekin egin zutela topo ibilbidean. Guztira 58 lagunek amaitu zuten proba eta Javi 46. postua...


Urteroko hitzorduari eutsiz, gaur, martxoak 4, Zumaiako herri lasterketa izan da. 434 lagunek hartu dute parte eta tartean 15 elgoibartar izan ditugu. Urgazi Triatloi Taldeko 2 ordezkari ere izan dira. Jose Antonio Ruiz del Rey (38:40) eta Imanol Rodriguez (39:26). Hona hemen sailkapena eta denborak: Postua Izena Denbora 42 Jose Antonio Ruiz Del Rey 0:38:40 58 Imanol Santos Urain 0:39:25 59 Imanol Rodriguez 0:39:26 103 Danel Fernandez De Jauregui Muruamendiaraz 0:41:44 139 Mikel Agullo Ruano 0:42:56 140 Alberto Garate Intxausti 0:42:56...


Gaur, martxoak 4, hasi da 2007ko duatloi eta triatloi denboraldia. Lehen hitzordua Lasarten izan da eta jende askok hartu du parte. Orotara, 164 lasterkari izan dira, eta 12 neska tartean. Elgoibartar bakarra izan dugu ordezkari, Urgazi Triatloi Taldeko kide baten anaia: Alexander Agirretxe. Oso marka ona egin du, 19. izan baita helmugan. Alexanderrek ordubete eta bost minutu behar izan ditu sprint luzerako ibilbidea (5 km-15 km-2,5 km) egiteko. Hona hemen zati bakoitzeko denborak: - Korrika: 17,56 (5 km) - Bizikletan: 37,36 (15 km) - Korrika: 09,56 (2,5 km) Informazio gehiago:  h...


Otsailaren 25ean elkartasun lasterketa bat egin zuten Ormaiztegin. Sahara herrialdeari laguntzeko 10 km-ko ibilbidea korritu zuten 228 lagunek. Herriko kaleetan izan zen lasterketa eta elgoibartar batek hartu zuen parte: Urgaziko Ibon Gabilondok, hain zuzen. Oso marka ona egin zuen gainera. 19. izan zen helmugan eta 35 minutu eta 54 segundo baino ez zituen behar izan helmugara iristeko. Sailkapen osoa eta argazkiak: http://www.sahara-cross.com/datu_orokorrak.htm


Euskal Herriko duatloi denboraldia hastear da. Martxoaren 3an izango da lehen proba, Lasarten. Sprint luzerako duatloia izango da eta beraz, korrikalariek lehenik eta behin 5,2 km egingo dituzte korrika. Ondoren, 20,3 km-ko ibilbidea izango dute bizikletaz eta azkenik, beste 2,6 km egingo dituzte korrika. Antolatzaileek adierazi dutenez ibilbidea ez da oso gogorra. Proba 10:30ean hasiko da. Informazio gehiago: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/lasarte_du_archivos/datos.html


Joan den asteburuan Euskal Herriko mendi-eski txapelketa jokatu da Pirinioetan. Probak bi zati izan ditu: lehenengoa larunbatean izan zen, Luz Ardidenen; bigarrena, berriz, igandean, Gavarnie-n. Arkaitz Irureta elgoibartarrak urteak daramatza iraupen eskiko eta mendi-eskiko probetan parte hartzen eta aurten ere horretan ari da. Oraingoan, zenbait gorabehera dela medio ezin izan zuen larunbateko proban parte hartu eta igandean Gavarnie-n atera zen arren ez zen sailkapenean sartu. 3 ordu inguru behar izan zituen 14 km-ko ibilbide malkartsua osatzeko. Orotara, 1750 m-ko desnibela izan zuten pa...


Joan den igandean, urtarrilak 28, Idiazabalgo herri krosa izan zen. Orotara, 419 korrikalarik hartu zuten parte. Emakumeek 6 km egin zituzten korrika, gizonek, berriz, 12. Guztiekin batera Elgoibarko 3 lagun izan genituen, gizonezkoak hirurak. Imanol Rodriguez Urgaziko kideak 41 minutu eta 33 segundo behar izan zituen proba amaitzeko. Hona hemen hiru elgoibartarren denborak: Postua Izena Denbora 180 Alberto Garate Intxausti 41:30 181 Imanol Rodriguez Iriondo 41:33 294 Gorka Sastre Osoro 45:10


Joan den urtean bezalaxe, "herrikrossa.com" taldeak eta hainbat udalek lasterketa herrikoien Euskal Herriko II. zirkuitua antolatu dute aurten ere. Orotara, 6 lasterketa izango dira urte osoan, hainbat probintziatan, eta zirkuituko sailkapenean sartzeko 5 probatan hartu beharko da parte gutxienez. Euskal Herriko herri lasterketak bultzatu nahi ditu ekimen honek eta batez ere, Euskal Herriko hainbat udaletan parte-hartzaile kopuru txikia dela-eta izaten dituzten arazoak saihestu. Izan ere, joan den urteko zirkuituan ikusi dute izena eman dutenek herrialde askotara jo dutela lasterketeta...


Atzo, abenduak 31, San Silbestre lasterketa korritu zen Elgoibarren. Gure herrian lehenengoz, urte zaharra agurtzeko lasterketa herrikoia antolatu du Urgazi triatloi taldeak eta harrera ezin hobea izan du. Eguraldia lagun izan genuen eta 156 bat lagunek eman zuten izena. Guztiek amaitu zuten gainera ibilbidea eta oso giro polita sortu zen herrian. Lehenengo urtea izan da eta zenbait akats izan zen. Nolanahi ere, datorren urtean sortu berri dugun tradizioari eusteko asmoa dugu eta aurtengotik abiatuta hutsak zuzentzen ahaleginduko gara. Eskerrik asko udaltzainei, lasterketa antolat...


Elgoibarren bezala Azpeitian eta beste hainbat herrialdetan San Silbestre lasterketak izan dira abenduaren 31n. Azpeitian esaterako, 900 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte, 10 elgoibartarrek tartean. Urgazi Triatloi Taldeko bi ordezkari izan genituen; Ibon Gabilondo (31:42) eta Josu Artetxe (36:47). Hona hemen elgoibartarren sailkapena: Izena Denbora Unai Gantxegi 28:59 Ibon Gabilondo 31:42 Alberto Garate 34:14 Josu Artetxe 36:47 Jose Antonio Nogales 34:56 Ignacio Perez 36:54 Asier Arrieta 36:57 Antonio Fernandez 37:03 Gorka Sastre 37:19 Antonio Martin 41:56


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea