Arkaitz Irureta, Euskal Herriko mendi-eski txapelketan

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-02-07 00:00

Joan den asteburuan Euskal Herriko mendi-eski txapelketa jokatu da Pirinioetan. Probak bi zati izan ditu: lehenengoa larunbatean izan zen, Luz Ardidenen; bigarrena, berriz, igandean, Gavarnie-n. Arkaitz Irureta elgoibartarrak urteak daramatza iraupen eskiko eta mendi-eskiko probetan parte hartzen eta aurten ere horretan ari da. Oraingoan, zenbait gorabehera dela medio ezin izan zuen larunbateko proban parte hartu eta igandean Gavarnie-n atera zen arren ez zen sailkapenean sartu. 3 ordu inguru behar izan zituen 14 km-ko ibilbide malkartsua osatzeko. Orotara, 1750 m-ko desnibela izan zuten parte-hartzaileek. Euskal Herriko txapelketa osatzeko beste proba bat ere izango da, otsailaren 24an, Astun-Candanchun. Aurrerantzean ere saiatuko gara elgoibartarrak lorturiko emaitzen berri ematen.

Sailkapen osoa: http://www.mendikoweb.com/euskera/eski/index.php


Utzi iruzkina: