Duatloi denboraldia hastear
Euskal Herriko duatloi denboraldia hastear da. Martxoaren 3an izango da lehen proba, Lasarten. Sprint luzerako duatloia izango da eta beraz, korrikalariek lehenik eta behin 5,2 km egingo dituzte korrika. Ondoren, 20,3 km-ko ibilbidea izango dute bizikletaz eta azkenik, beste 2,6 km egingo dituzte korrika. Antolatzaileek adierazi dutenez ibilbidea ez da oso gogorra. Proba 10:30ean hasiko da.
Informazio gehiago: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/lasarte_du_archivos/datos.html
Iruzkinak
Utzi iruzkina: