Urgazi Triatloi Taldea

Igandean, hilak 26, izan da Donostiako maratoia. Aurtengoan 2000 bat lagunek hartu dute parte eta tartean 8 elgoibartarrek. Urgaziko bi ordezkariak oso ondo ibili dira. Behobi-Donostia lasterketan bezala, Jose Antonio Ruiz del Rey izan da lehen elgoibartarra. Bi ordu eta berrogeita bat minutu (02:41:51) behar izan ditu 42 kilometroko ibilbidea osatzeko. Bestalde, gurpildun aulki berezian, Igorrek oso marka ona egin zuen; bi ordu baino gutxiago behar izan zituen helmugara iristeko (1:59:00). Gainerako elgoibartarrak ere fin ibili dira. Hemen sailkapena: Zb. Dortsala Izena Hel...


Larunbatean, hilak 25, izango da Azkoitiko II. Lasterketa Herrikoia. Arratsaldeko 16:30ean hasiko da Azkoitiko enparantza nagusian eta parte-hartzaileek 10 km egin beharko dituzte korrika. Informazio gehiago: www.herrikrossa.com


Azaroaren 18an izan zen Karakatera igoera Elgoibarren. Aurreko marka guztiak hautsi dira gainera aurten; hala denborarenak, nola partaide eta ikusle kopuruarenak. Guztira 38 lagunek egin dute aurten Plaza Handitik Karakateko tontorrerako bide gogorra. Aritz Kortabarria arrasatearra izan da lehena. Gainera "Suso"ren errekorra (29:43) hautsi du, 29 minutu behar izan baititu helmugara iristeko. Emakumeetan Pilar Arriola elgoibartarra izan da bakarra. Urgazi Triatloi Taldetik 4 ordezkari izan ditugu eta laurak ere oso fin ibili dira. Ibon Gabilondo izan da taldeko lehena, eta sai...


Kaixo kirolzale, Atari honetan Urgazi Triatloi Taldeari buruzko informazioa aurkituko duzu. Elgoibarko hainbat neska-mutilek osatzen dugu Urgazi Triatloi Taldea. Besteak beste, aisialdian kirola egitea gustatzen zaigu eta gonbita egin nahi dizugu gure artea bil zaitezen. Bizikletan, igerian eta korrika aritzen gara batez ere, baina mendia, eskalada eta bestelakoak ere atsegin ditugu. Herri mailan eta giro jatorrean, lagun artean kirolean jardutea da gure asmoa, eta zaletasun horretan ahalik eta jende gehien biltzea. Atari honetan, taldeari buruzko eta kirolaren inguruko informazioa biltzen ...


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea