Urgazi Triatloi Taldea

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2006-11-17 00:00
7

Kaixo kirolzale,

Atari honetan Urgazi Triatloi Taldeari buruzko informazioa aurkituko duzu. Elgoibarko hainbat neska-mutilek osatzen dugu Urgazi Triatloi Taldea. Besteak beste, aisialdian kirola egitea gustatzen zaigu eta gonbita egin nahi dizugu gure artea bil zaitezen. Bizikletan, igerian eta korrika aritzen gara batez ere, baina mendia, eskalada eta bestelakoak ere atsegin ditugu. Herri mailan eta giro jatorrean, lagun artean kirolean jardutea da gure asmoa, eta zaletasun horretan ahalik eta jende gehien biltzea. Atari honetan, taldeari buruzko eta kirolaren inguruko informazioa biltzen saiatuko gara.

Interesgarri gertatuko zaizulakoan, adio partaide guztion izenean.

Animatu eta hartu parte!

Urgazi Triatloi Taldea

Lekeitioko triatloia

malen

malen 2006-11-25 01:43 #1

kaixoooo!

Hasi aurretik, Zorionak! ia trukiyua hartu eta asko gustatzen jatzun blogan asunto hau...neri behintzat hala gertau jata eta. Zailena, eguneratuta mantentzia izaten da...asike animooo!

ondo segi eta datorren asterarte!

ni bisitatzeko....:P

ibon

ibon 2006-11-25 05:12 #2

oso ideia ona iruditzen jata.

Parte hartzen dugun lasterketetako emaitzak eta berriak jarri ahal dira hemen, zailena eguneratua mantentzea izango da baina ahalegina egin behar da behintzat!

ainhoa

ainhoa 2006-11-25 08:30 #3

ainhoa

ainhoa 2006-11-25 08:33 #4

Aupa Ibon!

bai hori da asmoa, eta eskertuko nizueke informazioa bidaltzea, edo jartzea nahi duzuena. Bestalde, asmatu duzu blogean argazkiak ikusten ezta?

ainhoa

Marta

Marta 2006-12-10 17:35 #5

aupa Ainho!!

ea ikusten duzun idazten dudana OK?? aio

asteazkean asteazkenean bilera ez??

elgoibartar

elgoibartar 2006-12-11 00:37 #6

aupa urgazi

Zeintzuk dira 2007 zuen helburu nagusiak??

Zeintzuk osatzen duzue ekipoa??

Blogean ipintzeko asmorik bai?

Zorte on eta aupa elgoibar

ainhoa

ainhoa 2006-12-11 00:46 #7

aupa lagun!

Urgazi triatloi taldean 15 bat lagun gaude. Lau neska eta gainerakoak mutilak. Guztiok ere oso helburu ezberdinak ditugula esango nuke. Batzuek duatloietan eta triatloietan bietan jarduten dute, beste batzuek, ordea, triatloietan edo duatloietan bakarrik. Horiez gain, badira orain arte korrika eta mendi lasterketetan aritu direnak ere, eta horiek aurten hasiko dira duatloi/triatloietan. Ironmanak ere egin izan ditu batek baino gehiagok. Dena den, gure lehen helburua kirolean ondo pasatzea da, eta ahal bada, bakarrik ibili ordez lagun artean aritzea. Nik neuk 2006an egin dut lehen triatloia eta bide horretatik segitu nahi dut. Dena den, mendi martxak, korrika lasterketa herrikoiak eta zikloturista probak ere egitea gustatuko litzaidake. Blogg-a oraintxe sortu berri dugu eta asmoa da triatloiaz gain gainerako bizikleta eta korrika proben berri ematea. Noski, triatloi eta duatloi denboraldian jarraipen zehatza egitea gustatuko litzaiguke, elgoibartar guztien izenak aipatuta baina Urgaziko kideonak azpimarratuta. Eskerrik asko idazteagatik eta animatu zu zeu ere!

Utzi iruzkina: