Javi Fernandez, Puerto Llanon

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-03-06 00:00

Martxoaren 4a oparoa izan da Elgoibarko kirolzaleentzat. Urgazi Triatloi Taldeko ordezkari bat gure mugetatik kanpo ibili zen, Ciudad Realen, hain zuzen. Javi Fernandezek Puerto Llanoko mendi-duatloian hartu zuen parte. Europako Txapelketaren lasterketan 10 km egin zituen korrika eta beste 20 km bizikletan, guztia mendiz. Javik 50 minu egin zituen korrika eta 2 ordu bizikletan. Mendiko duatloietan bidea berez izaten da malkartsua baina Javik berak esan digu espero ez zituzten malda pikoekin egin zutela topo ibilbidean.

Guztira 58 lagunek amaitu zuten proba eta Javi 46. postuan sailkatu zen. Sailkapen osoa: http://www.mc-sport.com/GREENCUP/PUERTOLLANO/PUERTOLLANOInfGral.htm

 

Green Cup Puerto Llano

Argazkiak: http://www.flickr.com/photos/89982959@N00


Utzi iruzkina: