Imanol Rodriguez, Basauriko duatloian

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-03-11 00:00
1

Gaur, martxoak 11, Basauriko duatloia jokatu da. Sprinta izanagatik (6-20-3) lasterketa hau gogorra da oso. Bizikletan, esaterako, malda gogorrak igo behar izaten dituzte lasterkariek. 195 lagunek amaitu dute lasterketa eta horietatik 10 izan dira neskak. Gainerakoen artean elgoibartar bat ere izan da, Urgazi Triatloi Taldeko Imanol Rodriguez. Imanolek denbora ona lortu du: 76. postuan sailkatu da eta ordubete, 14 minutu eta 33 segundo behar izan ditu helmugara iristeko. Hauek dira korrika eta bizikletan, sektore bakoitzean, egin dituen denborak:

Korrika: 22:27 (6 km)

Bizikleta: 40:51 (20 km)

Korrika: 11:15 (3 km)

Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/basauri_archivos/datos.html

Basauriko duatloia

Argazki gehiago: http://www.festak.com/FESTAK/BIZKAIA/Basauri/29/marco.htm

ibon

ibon 2007-03-12 09:22 #1

Kaixo

Duatloi sprint baten distantziak 5 + 20 +2.5 izaten dira, ahal den neurrian errespetatzen dira, zirkuitoak asko baldintzatu bait dezake neurria. Ez da 6 + 20 + 3 berrian azaltzen den bezela.

Ea argazkiren bat ateratzen dugun Oñatin eta blog-ean jartzeko aukera dagoen.

Gorantziak

Utzi iruzkina: