14 elgoibartar, Gasteizko maratoi erdian
Gaur, abenduak 17, urte amaierako azken lasterketa luzea egin dute. Gasteizko maratoi erdiak tradizio aski luzea du eta aurten 29. saioa izan da. Hotza eginagatik, 2039 lagunek hartu dute parte eta tartean 14 elgoibartar bildu dira Arabako hiriburura. Azkarrena Unai Narbaiza izan da, ordubete eta 14 minutu behar izan ditu 22 kilometroko ibilbidea osatzeko. Urgazitik bi ordezkari izan ditugu eta oso fin ibili dira biak ere; Jose Antonio Ruiz del Rey 86. izan da (1:19:11) eta Jon Revert 541. (1:29:27). Elgoirtatik neska bakarrak korritu du; Mari Carmen Isasti Agirre (1:46:09).
POSTUA |
IZENA |
DENBORA |
24 |
Unai Narbaiza Gantxegi |
1:14:31 |
86 |
Jose Antonio Ruiz del Rey |
1:19:11 |
207 |
Imanol Santos Urain |
1:23:23 |
402 |
Daniel Fernandez De Jauregui |
1:27:44 |
541 |
Ion Revert Santos |
1:29:27 |
542 |
Christian Alonso Perez |
1:29:25 |
717 |
Ioseba Igartua Odria |
1:31:46 |
834 |
Aitor Peixoto Gonzalez |
1:33:20 |
1051 |
Iosu Mendikute Azkue |
1:36:09 |
1105 |
Juan Jose Gurruchaga San Martin |
1:37:36 |
1226 |
Mariano Lopez Rodriguez |
1:39:26 |
1277 |
Modesto Cid Cid |
1:40:33 |
1591 |
Mari Carmen Isasti Agirre |
1:46:09 |
1592 |
Julian Rodriguez Gonzalez |
1:46:09 |
Sailkapen osoa: http://www.fundacionestadio.com/
Iruzkinak
Josu Mendicute 2006-12-18 01:40 #1
Zelako ilusioa egin didan tocayo baten izena ikusteak!! Zorionak 1.051.ari!<br />
Utzi iruzkina: