Pyrenea, neguko triatloi gogorra

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2008-03-29 00:00

Aurreko igandean, martxoaren 30ean, PYRENEA triatloi proba jokatu zen Frantziako Pirinioetan. Pauetik Gouretteko pistetara bitartean, hiru proba egiten dituzte korrikalariek: korrika, bizikletan eta mendi eskia. Aurten ere, Jendetxa taldekoek ez dute hutsik egin.

Pyrenea triatloia

Lehen zatian, 17km egin dituzte korrikalariek Pauetik Rebenac herrira. Ondoren, 40 km bizikletan Rebenacetik Gouretteko pistetara. Igoera gogorra da, 1.000 metroko desnibela eta tartean %13ko maldak baitaude. Azkenik, 7 km mendi eskian, eta 700 metroko desnibela tartean.

Pyrenea triatloiaP3300131

Proba honen berezitasuna da kirolariek bakarka ez ezik taldeka ere egiten dutela lasterketa. Elgoibartarrek esan digutenez, giro herrikoi nabaria izan dute, gazte, nagusi, emakume eta gizonak elkarren kontra giro onean lehiatu baitira.

Imanol Santosek bakarrik ekin zion proba osoari, eta Arkaitz Iruretak esan digunez, “bera izan da zezenari adarretatik eusten ausartu den bakarra” . Taldekako atalean, bi taldek hartu zuten parte: Jendetxa 1 taldean Ibon Gabilondo lasterka, Ion Urbieta bizikletan eta Gaizka Astorkiza eskian aritu ziren; Jendetxa 2 taldean, berriz, Aber Arriaga korrika, Aitor Romera bizikletan eta Arkaitz Irureta eskian.

Horiek animatzen makina bat elgoibartar izan ziren eta txalo zaparrada eta oihu artean laguntza handia eman zieten guztiei.

Gustura ibili dira eta datorren urtean ere aurtengoa hobetzeko asmoz joango dira Gourettera.
Proba Modalitatea
Korrikalaria Denbora
Postu Partziala
Bakarka
Korrika Imanol Santos
1:13:15 20

Bizikleta
Imanol Santos 2,06,18 111

Mendi Eskia
Imanol Santos

Jendetxa 1
Korrika Ibon Gabilondo
1:12:25
15

Bizikleta Jon Urbieta
1:52:2 61

Mendi Eskia Gaizka Astorkiza
54:57 48
Jendetxa 2
Korrika Abel Arriaga
1:41:50 133

Bizikleta Aitor Romera
1:57:30 74

Mendi Eskia Arkaitz Irureta
43:03 11

Sailkapen osoa: http://jfcouf.club.fr/triathlon.htm


Utzi iruzkina: