Urgazi Triatloi Taldea berpiztu egin zen joan den urtean eta taldea osatzeaz batera, kirol jarduerak sustatzen hasi zen. Hori dela eta, lehenengoz San Silbestre lasterketa antolatu zuen abenduaren 31n. Urteko azken eguna berezia izaten da berez eta hori kontuan hartuta, kirola eginez eta lagun arteko giroan agurtu nahi izan genituen urte zaharra eta berria. Aurten ere, hasitako tradizio horri eutsi nahi diogu eta San Silbestre lasterketa antolatzen hasi gara. Lasterketaren nondik norakoak Lasterketa erabat herrikoia izango...
Joan den ostegunean, abenduak 20, Elgoibarko kirolari onenen sariak banatu zituen Kirol Patronatuak. Futbol hezkuntzari buruzko mahai-inguru interesgarri baten ostean, Elgoibarko hainbat kirolariri omenalditxoa egin zitzaien. Triatloian, Ibon Gabilondori eman zaio aurten garaikurra. Urgazi Triatloi Taldean bozketa egin genuen eta nabarmen gailendu zen Ibon. Besteak beste, 2007ko duatloi-triatloi denboraldiko proba asko egin ditu Ibonek, emaitzetan oso erregularra izan da eta Zarauzko triatloi handian 25. postua lortu du. Hauek dira 2007an lortutako postuak, duatloi-triatloietan: Proba ...
Atzoko hotzak ez zituen korrikalariak kikildu eta urteroko azken korrikaldi handia arrakastatsua izan zen erabat. Gasteizko maratoi erdian (21.097 m) 2562 lagunek hartu zuten parte. Lasterketa Roberto Ruizek irabazi zuen (1:08:36) eta nesketan Nerea Amilibia izan da azkarrena (1:11:07). Elgoibartik 28 izan dira aurtengoan, emakumezko bat tartean. Jose Antonio Ruiz izan da azkarrena (1:18:05). Postua Izena Denbora 71 Jose Antonio Ruiz 1:18:05 105 Jose Mari Fernandez 1:19:25 139 Igon Gabilondo 1:20:05 275 Christian Alonso 1:23:56 346 Aitor Osoro 1:25:26 691 Marti...
Durangoko azokaren harira, hainbat ekitaldi izaten da urtero jai-zubian. Horietako bat Joseba Jakaren omenezko herri lasterketa izaten da. Berria egunkariak babestuta 7,5 kilometroko herri-ibilbidean makina bat korrikalari biltzen dira. Aurten, abenduaren 9an, igandea, 151 lagunek amaitu zuten proba. Tartean 4 elgoibartar izan ziren, ez nolanahikoak gainera. Jose Mari Fernandez "Susok" 14. postuan amaitu zuen eta Jon AgirrebeƱak 17. postuan. Biek ala biek oso denbora ona egin zuten gainera; lehenengoak 25 minutu eta 47 segundo, bigarrenak, berriz, 26 minutu eta 22 segundo. Ernesto Agir...
Sailkapenak lortu berri ditugu eta guztira 501 bikotek amaitu zuten igandean Zarautzeko lasterketa. 13 elgoibartarrek hartu zuten parte 8,6 kilometroko lasterketa jendetsuan. Hona hemen sailkapena (Elgoibartarrak beltzez daude markatuta): Postua Izena Denbora 30 Josune Unanue-Aitor Osoro 36:22 35 Pilar Arriola-Asier Arrieta 38:38 63 Ainhoa Lendinez-Aitor Bengoa 38:51 138 Maider Lete-Ibon Gabilondo 41:42 139 Itziar Korta-Mikel Arriola 41:45 191 Pilar David-Igor Unzurrunzaga 43:16 192 Pilar Lama-Javi Fernandez 43:17 ...
Igandean, abenduak 2, Zarauzko bikoteen krosa izan zen. 500 bat bikotek hartu zuten parte, guztira, 1000 lagunek. Eguraldi bikaina izan zen eta giro aparta urtero bezala. 8,6 kilometroko ibilbidean makina bat elgoibartar izan zen, baina sailkapenik oraindik ez digute eskuratu antolatzaileek eta oraingoz, argazkiekin konformatu beharko!
Halaxe egin zuten atzo Donostiako Maratoia korrikalariek; hegan. 42 kilometro aurretik eta 2.357 korrikalari. Errekorra haustea zaila zen hasieratik, eta saiatu arren ez zuten lortu marokoarrek. Abdelhadi El Mouazizek irabazi zuen lasterketa, 2 ordu, 12 minutu eta 45 segundo korrika egin ostean. Lehen emakumezkoa Kristijna Loonen holandarra izan zen (2:47:12). 8 elgoibartar izan ziren atzokoan eta batzuk oso fin ibili ziren. Zorionak! Postua Izena Denbora 32 Jose Antonio Ruiz 2:36:41 97 Unai Narbaiza 2:45:14 270 Asier Arrieta 2:55:29 291 Xabier Be...
Atzo, azaroak 24, Azkoitiko III. herri lasterketa jokatu zen. Arratsaldeko 16:30ean hasi zen proba eta Euskal Herriko naiz atzerriko 399 korrikalari (51 neska eta 348 mutil) bildu ziren 10 kilometroko ibilbidea egiteko. Punta puntako kirolariek hartu zuten parte eta oso lasterketa azkarra izan zen. Abdelhak Bhik irabazi zuen lasterketa (30:39) eta nesketan Ainhoa Murua triatleta zarauztarra izan zen azkarrena (34:39). Guztira, 16 elgoibartarrek amaitu zuten proba. Hona hemen elgoibartarren sailkapena: Neskak (mutilen postuak zenbatu gabe): Postua Izena Denbora 1...
Atzo, azaroak 24, Alkortara II. igoera izan zen Mendaron. Joan den urtean antolatu zuten lasterketa hau lehenengoz eta aurtengoan, euria goitik behera ari bazuen ere, 28 partaidek igo zituzten Gaintxipitxa bideko malda pikoak. Txakurrak ere izan ziren tartean, dortsala soinean hartuta. Euskal Presoen aldeko aldarrikapena lasterka eta giro alaian egin zuten denek. 4,7 kilometroko igoeran, Karakaten laugarren sailkatu zen Igor Urionabarrenetxea izan zen azkarrena (22:42). Elgoibartik 9 lagun joan ziren eta Urgaziko Jon Revert bigarren postuan sailkatu zen. Postua Izena Denbo...
Atzo, azaroak 19, Ikastegietako krosa izan zen. 10 kilometroko ibilbide ezagunean 182 lagunek hartu zuten parte eta tartean 3 elgoibartar izan ziren. Lasterketa Juanjo Igarzabalek irabazi zuen (32:44) eta nesketan Alicia Olazabal izan zen azkarrena (37:28). Postua Izena Denbora 73 Mariano Lopez 39:42 95 Elias Fernandez 41:45 110 Kerman Moreno 42:32 Sailkapenak: http://www.herrikrossa.com/castellano/Default.asp
Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.
Urgazi Triatloi Taldea
ondo, bagoiez piano piano, aunke laster helduko di duatloiek.