II. San Silbestre lasterketa, Elgoibarren
Urgazi Triatloi Taldea berpiztu egin zen joan den urtean eta taldea osatzeaz batera, kirol jarduerak sustatzen hasi zen. Hori dela eta, lehenengoz San Silbestre lasterketa antolatu zuen abenduaren 31n. Urteko azken eguna berezia izaten da berez eta hori kontuan hartuta, kirola eginez eta lagun arteko giroan agurtu nahi izan genituen urte zaharra eta berria. Aurten ere, hasitako tradizio horri eutsi nahi diogu eta San Silbestre lasterketa antolatzen hasi gara.
Lasterketaren nondik norakoak
Lasterketa erabat herrikoia izango da. Parte hartzen dutenek ez dute ezer ordainduko eta dortsalik eta saririk ere ez da egongo. Izan ere, horiek antolatzen hasi ginenean ikusi genuen dortsalek eta sariek jendea lehiara bultzatuko zutela eta ez dela hori gure asmoa. 5 km inguruko ibilbide erraz eta ezagunean ahalik eta elgoibartar gehien biltzea da gure nahia, lehiarako badirelako beste hamaika lasterketa urte osoan. Lasterketa herritar guztientzat izango da, profesional nahiz amateurrentzat. Adin orotako jendeak parte hartzea nahi dugu, baina parte-hartzaileei arreta eskatu nahi diegu, gutxieneko prestakuntza fisikoa izan dezaten.
Lasterketa Plaza Handian hasiko da, 17:00etan. Ibilbidea aldatu behar izan dugu aurten, jende askok esan baitigu Albitxuriko aldapa gogorregia dela. Bi itzuli ezberdin egin beharko dira aurten, Elgoibarko kaleetan barrena.
Ibilbidea:
Plaza Handia-Santa Ana kalea-Tren Geltokiaren kalea-Anbulatorioa-Txarriduna hotelaren atzetik Artetxera-San Pedro auzoa-San Antolingo aldapa-San Antolin gainean buelta eman-San Pedro auzoa-Artetxe-Txarriduna hotelaren atzetik Madalako parkera-San Frantzisko kalea-Errosario Kalea-Santa Ana kalea-Tren Geltokiaren kalea-Anbulatorioa-Madalako parkea-San Frantzisko kalea-San Bartolome kalea-Plaza Handia
Herritar orori dei egin nahi diegu parte har dezaten. Ez dugu irabazlerik eta galtzailerik nahi, eta urteko azken eguna kirola eginez eta euskal giroan agurtzea da gure helburua.
Datuak:
Eguna: Abenduak 31, astelehena.
Ordua: 17:00.
Luzera: 5 km inguru.
Gogoratu bestalde, lasterketaren hurrengo egunean argazki guztiak webgune honetan jarriko ditugula. Animatu, eta parte hartu!
2006ko irudiak: http://www.flickr.com/photos/89982959@N00/
Informazio gehiago: http://www.blogak.com/urgazi/156-lagun-san-silbestre-lasterketan
Berri gehiago:
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2006/12/31/vecinos/debabarrena/d31deb41.430422.php
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2006/12/21/vecinos/debabarrena/d21deb38.421255.php
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2006/12/21/vecinos/debabarrena/d21deb38.421255.php
http://www.diariovasco.com/prensa/20070103/bajodeba/animado-adios-2006_20070103.html
http://www.diariovasco.com/prensa/20070103/bajodeba/animado-adios-2006_20070103.html
http://www.elgoibarren.net/content/view/641/11/
Urgazi Triatloi Taldea
Iruzkinak
Utzi iruzkina: