Ibon Gabilondo, triatleta onena
Joan den ostegunean, abenduak 20, Elgoibarko kirolari onenen sariak banatu zituen Kirol Patronatuak. Futbol hezkuntzari buruzko mahai-inguru interesgarri baten ostean, Elgoibarko hainbat kirolariri omenalditxoa egin zitzaien. Triatloian, Ibon Gabilondori eman zaio aurten garaikurra.
![Kirol Federatuen sariak](http://farm3.static.flickr.com/2193/2131806358_aee0b35dae.jpg)
Urgazi Triatloi Taldean bozketa egin genuen eta nabarmen gailendu zen Ibon. Besteak beste, 2007ko duatloi-triatloi denboraldiko proba asko egin ditu Ibonek, emaitzetan oso erregularra izan da eta Zarauzko triatloi handian 25. postua lortu du.
Hauek dira 2007an lortutako postuak, duatloi-triatloietan:
Proba | Postua |
OƱatiko duatloia | 21 |
Arrigorriagako duatloia | 13 |
Eibarko duatloia | 14 |
Mimizango triatloia | 18 |
Zarauzko triatloia | 25 |
Lekeitioko triatloia | 20 |
Zumaiako triatloia | 7 |
![Zarauzko triatloia](http://farm2.static.flickr.com/1151/537808271_11ce3d6f96.jpg)
Triatloian buru-belarri aritzeaz gain, errepidean nahiz mendian, lasterketa askotan ere hartu du parte Ibonek, eta herriko ia lasterketa guztietan ere izan da: Karakateko igoeran, San Migeleko igoeran, Nahaste Borrasten, etab.
Horregatik guztiagatik, zorionak eta eutsi goiari!
Lotutako berriak: http://www.elgoibarren.net/content/view/642/1/
Iruzkinak
ibon gabilondo 2007-12-24 13:32 #1
<P>Nire partetik Urgaziko taldekide guztieri eskerrak ematea sari honengatik. Datorren urterako pilak kargatu garai hauetan eta ea datorren urtean Urgazi taldea gorago eramaten dugun denon artean.</P>
<P>Milesker,</P>
<P>Ibon Gabilondo</P>
Utzi iruzkina: