Urgazi Triatloi Taldea

Otsailaren 16an jokatu zen Euskadiko koparako puntuagarria den hirugarren proba http://www.emf-fvm.com/DetalleActividad.aspx?id=6 Oraingoan Kataluniaraino joan behar izan dute parte-hartzaileek; Vall Fosca izeneko haran zoragarrira, izen bera duen lasterketan parte hartzeko. www.openvallfosca.com Proba hau bikoteka egiten da, eta bikoteko bigarren kideak eginiko denbora hartzen da kontuan. Era honetako probetan garrantzitsua da bi taldekideen arteko laguntza. Lau Elgoibartar izan dira proban: Iker Leonardo, Joseba Elustondo, Iñigo Lariz, eta Arkaitz Irureta. Ia bi aste elurrik bota gabe ...


Igandean, otsailak 24, Kalamuako II. igoera antolatuko du Etxebarriko Gazte Asanbladak.Oinezkoa 09:30ean aterako dira eta korrikalariak 10:30ean. Goian, bertaratutako guztientzat pintxo-jana izango da. Eguraldi ona iragarri dute eta animatu!Informazio gehiago: Josu Anitua Arrieta (josuatote@hotmail.com)


Triatloizale, adi! Atletico San Sebastián kirol taldeak Ironmana antolatu nahi du Donostian. 2009an izango da proba, maiatzean edo urrian. Ekimena zinez da pribilegioa, Europan 15 Ironman baino ez baitira egiten: Monakon, Lanzaroten eta Nizan ospetsuenak. Mundu mailan, berriz, Hawaikoa da ezagunena, Frantziako Tourrean izaten diren desnibelak ere biltzen baititu. Esan bezala, mugarik gabeko proba gogorra (3,8 km igerian, 180 km bizikletan eta 42 km korrika) gurera ere iritsiko da ziurrenik, Gipuzkoako hiriburura. Atlético San Sebastián taldeko presidente Juan Carlos Benavidesek esan du tald...


Arkaitz Iruretari esker eskiatzaileen berri ere jasotzen dugu urtero. Aurten, bazterrean utzita izan ditugu pixka bat, baina berandu bada ere, hemen berri-berriak. Aurten mendi eskian hainbat lasterketatan ari dira parte hartzen 6 elgoibartar. Iker Leonardok eta Arkaitz Iruretak berak Luzen hasi zuten eski lasterketen denboraldia, abendu amaieran. Urtarrilean, berriz, Mendi eskiko Euskadiko kopari ekin zioten. 4 probak osatzen dute kopa:2008/01/06: Cauterets-eko proba2008/01/19-20: Alti Toy, Luz St Sauveur inguruan (Luz Ardiden eta Bareges-en). Proba hau, Euskadiko kopaz gain, Eu...


Hilabete baino gutxiago falta da 2008ko duatloi-triatloi denboraldia hasteko. Egia da neguko triatloiak izan direla, baina denboraldia martxoaren 1ean hasiko da ofizialki, Durangoko duatloian. Urtetik urtera gero eta proba gehiago antolatzen dira Euskal Herrian. Gogoratu hauek direla distantziak:   SPRINA MOTZA LUZEA OLINPIKOA OLINPIKO BIKOITZA IRONMANA DUATLOIA 5-22-2,5 8-40-4 14-57-7 - - - TRIATLOIA 750-22-5 - - 1,5-40-10 2,4-82,5-20 3,8-180-42,2 2008ko egutegia:   DATA IZENA HERRIA DISTANTZIA 01/03/2008 DURANGOKO DUATLOIA DURANGO MOTZA ...


Urtarrilaren 26an, Idiazabalgo herri krosa izan zen. 10 km eta 400 metroko lasterketan Kamel Ziani (32:26) izan zen azkarrena, eta nesketan Nerea Etxeberria (40:56:10). Guztira, 544 mutil eta 62 neska bildu ziren, tartean 2 elgoibartar: Jon Agirrebeña eta Jose Mari Elustondo. Hona hemen sailkapena: Postua Izena Denbora 103 Jon Agirrebeña 40:15 373 Jose Mari Elustondo 47:09 Gizonak: http://www.herrikrossa.com/clasificacion_idiazabal.htm Emakumeak: http://www.herrikrossa.com/clasificacion_idiazabal.htm


Albiste hau batzuei interesatuko zaizue agian, beste askori ez. Joan den ostiralean, urtarrilak 25, triatloiari buruzko hitzaldi gogoangarria antolatu genuen Enkarterriko Euskara Zerbitzutik. Azken denboraldi luzean Euskara Teknikari ari naiz Enkarterriko Mankomunitatean, eta kirolean euskara bultzatzeko ekintzen harira izan zen topaketa. Ez zen erronka erraza, triatleta euskaldunak behar genituen, ezagunak eta entrenamendua utzita Zallaraino etortzeko prest egongo zirenak. Triatloi Federazioarekin harremanetan egon ostean, Hektor Llanos gasteiztarra eta Miren Casado zarauzt...


Kaixo danoi! Hauxe izango da Urgazi Triatloi Taldearen arropa berria. Ikusten duzuenez, 2008an kolore ezberdinak erabiliko ditugu. Inork interesa badu gure arropa eramateko, jarri harremanetan Josu Artetxerekin telefono honetan: 639055517 Animatu eta lagundu!


Elgoibarren bezala, beste herri askotan ere San Silbestre lasterketa izaten da urteko azken egunean. Gure inguruan Azpeitikoa da ezagunenetakoa. Aurten, 14 elgoibartarrek hartu dute parte, emakume batek tartean. 8,3 kilometroko lasterketa jendetsua izan da goizeko 12:00etan. Antolatzaileek mailaka eman dituzte sailkapenak eta guk ere hala ekarriko ditugu hona. Jubeniletan: Postua Izena Denbora 24 Angel Mari Lopez 37:50 Seniorretan: Postua Izena Denbora 23 Iñigo Lariz 29:16 31 Ibon Gabilondo 29:40 47 Asier Arrieta 30:41 54 Jon Agirrebeña 31:03 67 Aitor Osoro 31:53 86...


Joan den urteko tradizioari eutsiz, Urgazi Triatloi Taldeak II. San Silvestre lasterketa antolatu zuen abenduaren 31n. 2006an 150 bat lagun izan ziren gure herriko kaleetan korrika eta erronka zaila zen korrikalari gehiago lortzea. Gehiago ez, askoz gehiago izan ziren atzo! Guztira 197 elgoibartar (eta inguruko herritarrak) bildu ziren plaza handian, 5 bat kilometroko ibilbideari ekiteko.   Aurtengoan ibilbidea aldatu behar izan dugu, Albitxuriko aldapa gogorregia zelako. Lehen itzuli luzea Urgaziren autoaren atzetik egin zuten korrikalari guztiek. Bigarrenean, berriz, lasterketa lib...


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea