Urgazi Triatloi Taldea

Atzo jokatu zen III. Forum Sport Kosta Trail lasterketa. Bizkaiko lurretan hiru ibilbide egiteko aukera izan zen: mendi martxa, familia osoarentzako martxa eta mendi ibilaldia. Mendi lasterketan 29,5 km egin zituzten parte-hartzaileek. Portugaleteko zubi esekitik irten eta Nerbioiko itsasadarra igarota, Getxo, Sopelana, Barrika, Plentzia eta Gorlizera jo zuten. Desnibela ez da ezaugarri gogorrena, hainbat asfalto biltzen dituen ibilbidea dela baizik: porlana, lurra, belarra eta hondarra. Aizkorriko hondartzara eta hondartza basatira jaitsi eta Barrika eta Plentziatik lasterketaren igoera g...


Euskaldunak beti izan dira apustuzaleak eta aspaldiko erronka bati erantzuna emateko 1987an sortu zen Euskal Herriko mendi martxa nagusia: Hiru Handiak famatua, alegia. Bi urtez behin, gure herrialdeko hiru mendi garaienak lotzen dituzte mendizaleek, 24 orduko denbora-mugan.Ostiralean, gaueko 12:00etan atera ziren mendizaleak Zalduondotik. Aizkorri, Anboto eta Gorbeia igarota, Otxandion amaitu zuten lasterketa larunbatean. 100 km mendiz mendi oinez, eta 9000 metroko desnibela. Zalduondotik irten eta Aizkorriko gaina hartu zuten lehenengo. Urkillako eta Elgeako mendi-lerrotik igaro eta Ven...


Aurten ere, Zarautzeko triatloia onenentzat izan da. Euskal Herriko triatloi zirkuituko proba gogorrena eta Munduko zirkuiturako puntuagarria da proba hau eta nazioarteko triatleta onenak biltzen dira urtero. Getariatik Zarautzera 2,5 km egiten dituzte lehenengo igerian. Ondoren, 82 km bizikletan eta tartean aldapa gogorrak, Aiakoa kasu. Azkenik, 20 km korrika, Zarauztik Getariara 10 km lehenengo eta amaitzeko, beste 10 herriko kaleetan. Gogorra, indartsua, hunkigarria izan da aurtengo lasterketa. 500 bat lagunek zuten dortsala eta guztira 355 mutilek eta 21 neskak amaitu zuten. Uretatik F...


Mendi-lasterketa zaleek gozatu ederra hartu zuten atzo Anbotoko I. Kilometro bertikalean. 5 kilometroko ibilbidean 1000 metroko malda metatua gainditu behar izan zuten korrikalariek. Gogorra, oso gogorra  omen da lasterketa, antolatzaileek eurek web orrian azaldu dutenez. Izan ere, Bizkaiko mendi ospetsuenaren magaletik abiatu eta bide zuzenena hartuta, goia hartu behar zuten parte-hartzaileek. 11 emakumek eta 154 mutilek hartu zuten parte guztira. Mutiletan Raul Garcia izan zen garaile, 42 minutu eta 22 segundoan egin zuen bidea. Nesketan, berriz, Alizia Romero izan zen azkarrena,...


Gaur, ekainak 8, Zarautz-Aia lasterketa herri-lasterketa korritu da Urola kostako eskualdean. Korrikalariek 11 km eta 300 m egin dituzte mendian gora, baina errepidez. 103 lagunetan azkarrena Josu Arregi azkoitiar beteranoa izan da (41:51) eta nesketan Rosi Talavera hendaiarra (47:52). Elgoibarko bi lagunek hartu dute parte: Postua Izena Denbora 58 Alberto Javier AgirrebeƱa 56:40 74 Tomas Gonzalez 59:18 Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/clasificacion_zarautz_aia.htm


Atzo, ekainak 7, Ondarroako triatloia izan zen, olinpikoa (1,5-40-10). Parte-hartzaile kopurua ikaragarria izan zen, Zarauzko triatloia ate-joka baitago: 237 mutil eta 21 neska. Jaimie Rhodesek aurrea hartu dio Hektor LLanos adituari eta lasterketa irabazi du (1:59:26). Emakumezkoetan, berriz, Ana Casares izan da azkarrena (2:17:19). Lasterketan Urgaziko bi kide izan ditugu, Ibon Gabilondo eta Imanol Rodriguez. Ibonek Ondarroako triatloi honekin hasi du denboraldia eta sasoi-puntu onean dagoela frogatu du. Postua Izena Denbora 24 Ibon Gabilondo 2:11:43 70 Imanol ...


Hogeita bi elgoibartar ausart, bizikletak hartuta Pirinioetako mendate gogorrenetan ibili ziren joan den asteburuan. Gazte eta ez horren gazte, guztiak sasoiko eta giro paregabean. Besteak beste, Irati ingurutik abiatuta, Larrauko gain pikoa, gogorra, zaila, gupidagabea mendean hartu arte, jo eta ke.Ezusteren bat edo beste ere izan zuten tartean, baina osorik eta gogotsu itzuli ziren.


Aurten 3 triatloi izango dira Donostian, sprina, olinpikoa eta olinpiko bikoitza. Onditzen omenezko olinpikoa (1,5-40-10) ekainaren 1ean izan da, eta euria eginagatik, partaidetza kopurua urtero bezala ikaragarria izan da: 350 mutil eta 20 neska. Eneko Llanos gasteiztarrak lortu zuen garaipena (2:09:40) eta nesketan Europako egungo duatloi iragazle Radka Vodikova txekiarra izan zen azkarrena (2:22:32). Urgaziko kide Imanol Rodriguezek 86. postuan amaitu du lasterketa.Postua Izena Denbora 86 Imanol Rodriguez 2:2:31:38 Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2...


200 lagunek eman zioten Elgoibarri itzulia atzo, mendiz mendi. Eguraldiak eutsi egin zion azkenean eta goizeko 6ak aurretik, azken momentuan, bertako eta inguruko herrietako hainbat lagun animatu ziren. Elgoibarko Mendi Itzulia ez da mendi-lasterketa bat, baina urtetik urtera makina bat partaide saiatzen dira aurreko urteetako markari eusten edo hura hobetzen. Aurten, bi gazte izan dira azkarrenak, eta 5 ordu eta erdian egin dituzte 38 km gorabeheratsuak.Urgaziko kide Javi Fernandezek eta Ivan Hondarzak bizikletaz egin zuten itzulia: Barrenek hainbat argazki jarri ditu blogean: http://www...


Euskal Herriko mendigune ederrenean, Aizkorriko tontor eta magaletan Nazioarteko Mendi Maratoi handia izan da gaur. Urteroko hitzorduan eguraldiak ere bat egin du korrikalariekin eta ikuskizun paregabea sortu da. 42m195 kilometroko ibilbide malkartsua, eta 5472 metroko desnibel metatua. Korrikalari basatiak, euskaldunak, espainiarrak, europarrak eta nazioartekoak. 390 gizon eta 32 emakume. Lehengo urtean bezala, Kilian Jornet izan da azkarrena baina joan den urtean bezala, 12 segundora sartu da Raul Garcia. Aizkorrik bi gazteontzat neurrira egina dirudi. 3 ordu, 59 minutu eta 33 segundok...


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea