Urteko azken lasterketa handia izan da gaur, abenduak 21, Gasteizen. Maratoi erdian 2390 lagun elkartu dira eta elgoibartik 17 ordezkari izan ditugu. Lasterketa Gontzal Sanzek irabazi du (1:07:20) eta nesketan Ana Conde (1:20:01) izan da azkarrena. Postua Izena Denbora 27 Oscar Malvar 1:12:49 60 Jose Mari Fernandez "Suso" 1:15.56 274 Alberto Garate 1:23:33 277 Aitor Osoro 1:23:31 356 Christian Alonso 1:24:18 606 Asier Arrieta 1:28:30 682 Angel Eguren 1:29:23 773 Josu Mendikute 1:30:13 834 Ignaci...
Aurreko urtean bezela, aurten ere eski denboraldiari ekiteko gogotsu daude hainbat elgoibartar.Arkaitz Irureta eta lagunak Alpinismo Eskian arituko dira batez ere, eta ahal dutenetan iraupen eskiko probetan ere izango dira.Aurten Euskadiko kopa osorik egin nahi dute gainera eta elgoibartarrei dei egin nahi diete, ikustera eta parte hartzera anima daitezen, hainbat proba herrikoiak izaten dira eta (informazioa: www.emf-fvm.com). Luzeko lasterketa izango da baina Arkaitz eta lagunen helburu nagusia aurten. Horrez gainera, Alpeetako Mezzalama lasterketarako aurreinskripzioa egin dute Iker Le...
Joan den asteburuan hainbat lasterketa polit izan dira Euskal Herrian, tartean hiru nahiko ezagunak: Zizurkilgo gau krosa, Portugaleteko Gabonetako krosa eta Gasteizko herri lasterketa. Harrituta baina sailkapenetan ikusi dugunez, elgoibartarrek jai hartu dute asteburuan. Inork parte hartu badu, abisatu eta laster batean jarriko dugu. Bitartean, hemen hiru lasterketen sailkapenak:Zizurkilgo gau krosa:http://www.herrikrossa.com/clasificacion_zizurkil_gau.htmPortugaleteko gabonetako krosa:http://www.herrikrossa.com/clasificacion_portugalete.htmGasteizko herri lasterketa:http://www.herrikrossa...
Urtero bezala, jende andana bildu da Zarauzko bikoteen lasterketan. Gaur, abenduak 7, joan den urtean baino lasterkari gutxiago elkartu gara baina hala ere, 377 guztira 8,5 km-ko ibilbidea osatzeko. Cristina Petitek eta Gotxon Solaegik irabazi dute berriz ere lasterketa (29:14). Maila handiko lasterkariak elkartu dira gaur Zarautzen: Ainhoa Murua triatleta, Nerea Amilibia mendi-lasterkaria, Miren Casado eta Hektor Llanos triatletak, etab. Elgoibartik 5 bikote izan gara: Postua Izena Denbora 25 Pilar Arriola-Ignacio Perez 35:02 34 Ainhoa Lendinez-Aitor Bengoa 3...
Ibon Gabilondo elgoibartarra, Urgazi Triatloi Taldeko kirolaria, AEBetan da lan kontuengatik. Hala ere, urruntasuna ez da oztopo Ibonek kirola egiteko, eta joan den urtean Elgoibarko triatleta onenaren saria jaso zuenak Seattleko maratoi erdia egin berri du, igandean, azaroak 30. Ohi bezala, forma onean dagoela erakutsiz gainera. 12. postuan sailkatu zen eta ordubete eta 20 minutuan amaitu zuen proba. Hauxe kontatu digu Ibonek berak: "karrera oso gogorra izan zen, gorabehera askorekin, partehartzea izugarri handia, 3000 mutil eta 4000 emakume. Dena den festagiroan ospatu zen lasterke...
Gaur, azaroak 30, Donostiako maratoi handia izan da. Eguraldi hotza, euria eta haizea, korrikalarien amesgaiztoa izan da gaurkoa. Baina lasterkariek hortzak erakutsi dizkiete eguraldiari, eta 3000 lagun inguru atera dira kalera, 42 km korrika egitera. Abdelkedir Lamachi marokoarra (2:15:14) eta Ana Casares (2:37:20) triatleta nafarra izan dira garaileak.Elgoibartik 19 lagun izan dira lasterketan. Guztiei zorionak eman nahi dizkiet bihotz-bihotzez, baina bereziki Urgazi triatloi taldeko lagun min bati; Javi Fernandezi, alegia. Javi ez da kirol bakarreko gizona, kirol guztiak gustatzen baitza...
371 lagunek hartu dute parte gaur, azaroak 22, Azkoitiko herri lasterketan. 10 kilometroko proba herrikoi honek gero eta indar handiagoa du urtetik urtera. Bernard Mwangik irabazi du lasterketa (29:53) eta nesketan Sonia Antolin izan da azkarrena (36:03). 14 elgoibartar izan dira tartean. Postua Izena Denbora 15 Xabier Bergaretxe 33:53 29 Alberto Gil 34:54 49 Manolo Ramos 35:45 66 Alberto Garate 36:50 96 Mariano Lopez 38:12 103 Angel Eguren 38:41 168 Asier Arzamendi 40:49 171 Josu Mendikute40:58 214...
Gaur, azaroak 16, Ikaztegietako krosa izan da. 223 lagunek hartu dute parte eta tartean 4 elgoibartarrek. Xabat Manzisidor azpeitiarra izan da garaile (32:32) eta nesketan, Naroa Arrieta lazkaotarra izan da azkarrena (40:27). Postua Izena Denbora 61 Mariano Lopez 38:52 137 Modesto Cid 43:15 138 Elias Fernandez 43:22 195 Cristobal Beristain 49:16 Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/clasificacion_ikastegieta.htm
Inoizko parte-hartze handiena izan du aurtengo Karakateko igoerak. 52 lagun, tartean bi emakume, hotzaren eta behe-lainoaren aurka borrokan. Goizeko 10etan atera dira plazatik, eta 29 minutu pasatxoan goian ziren lehenengoak. Josu Arregi azpeitiarrak irabazi du lasterketa (29:18). Emakumezkoetan Oihana Kortazar elgetarra izan da garaile (36:52). Lehen elgoibartarrak IƱigo Lariz eta Pilar Arriola izan dira. Postua Izena HERRIA Denbora 1 Josu Arregi Azpeitia 29:18 2 Mikel Albeniz Donosti...
Igor Elizburu elgoibartarrak ere Behobia-Donostia lasterketan parte hartu zuen atzo, azaroak 9, Handbike modalitatean. Aurreko urteko marka hobetu zuela ere jakin dugu gainera: 1:08:38. Arratsaldean Igorrek berak jakinarazi digunez, lehenengo postua lortu zuen bere kategorian. Zorionak Igor!
Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.
Urgazi Triatloi Taldea
ondo, bagoiez piano piano, aunke laster helduko di duatloiek.