Urgazi Triatloi Taldea

Behobia-Donostia lasterketak ez du aurkezpenik behar. 20 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan eguraldi apartarekin 16.000 lagun baino gehiago bildu dira aurten. Giroa aparta, zaleen animoek pozez jantzi dute lasterketa eta urtero bezala, arrakasta izan da hitz nagusia.  Txema Martinezek aise irabazi du aurten, ordubeteko denboran, eta nesketan Ana Casares triatletak (1:13:40) 4 minuturen aldea atera dio begarrinari! Lehia esturik ez beraz, lehen postuetan.Badakit jende askok Behobian parte hartzeko gogoa izaten duela eta hemendik horiei guztiei animatzeko esan nahi diet. 20 km ...


Asteburuan jai-zubia izan arren, 10 kilometroko bi lasterketa eder izan dira Euskal Herrian: Orioko herri lasterketa eta Plaentxi-Bergara. Aurten kanpoan izan naiz eta ezin izan dut parte hartu baina biak ala biak probatu izan ditut lehenago, eta egia esan, oso ezberdinak dira. Plaentxi eta Bergara artekoan antzinako trenbidetik bi herriak lotzen dira. Orioko herri lasterketa, berriz, gogortxoagoa da ibilbideari begira, zirkuitu labur bati hainbat bira eman behar zaizkio eta. Urtero bezala, aurten ere makina bat korrikalari bildu dira bi probetan: Oriokoan 328 gizon eta 36 emakume. Plaentx...


1094 neska-mutilek hartu dituzte gaur Lasarteko kaleak. 10,5 km-ko ibilbidean David Martin lasarte-oriarra (33:36) eta Amaia Ostolaza triatleta donostiarra (41:01) izan dira lehenak. 6 elgoibartar bildu dira guztira: Postua Izena Denbora 100 Iñigo Iturbe 41:13 457 Alberto Javier Agirrebeña 48:28 501 Jon Urbieta 49:09 531 Aitor Romera 49:42 532 Mikel Arriola 49:42 1074 Unai Lizarralde 1:07:07 Sailkapen osoa: www.ostadarkf.org


Elgoibartar asko bildu dira gaur, urriak 19, Donostiako 15 km-ko lasterketa ezagunean. Francis Komu keniarrak irabazi du proba, baina ez du errekorrik lortu, eta marka onenetik bi segundora geratu da (45:15). Emakumezkoetan Tabita Wanbui keniarra izan da garaile (55:43). Lasterketa ederra izan da gaurkoa, giro aparta eta Donostiako kale nagusietan barrena 2790 korrikalari. Beste modalitate bat ere izan da gaurkoan, patinetan hain zuzen. 177 lagunek aukeratu dituzte irrisgailuak 15 km egiteko eta Garikoitz Lerga nafarra izan da helmugan lehena, lerroko patinetan Europako maratoiko txapeld...


Josu Uriarte markinarrak irabazi du aurtengo San Pedrora bizikleta igoera. Haizeak gogor jo du gaur baina joan den urtean baino lasterkari gehiago izan dira, 39 guztira eta tartean neska bakarra, ni neu. Plazatik San Pedrora makina bat ikusle bildu dira. Postua Izena Denbora 1 Josu Uriarte 13:50 2 Iñigo Carillano14:203 Iban Gonzalez 14:30 4 Jose Mari Fernandez Suso 14:37 5 Iñigo Ortuoste 14:37 6 Mikel Hernandez 15:44 7 Mikel Lopezosa 15:52 8 Beñat Zafra 16:02 9 Gorka Delahorra 16:08 10 Az...


Igandean, urriak 12, "Otamotz" Zumarragako I. mendi lasterketa jokatu zen. 6 emakume eta 74 gizon elkartu ziren Beloki eta Irimo gainak lotzen zituen mendi-lasterketa gogorrean. Lasterketa Juanjo Igartzabal zumarragarrak irabazi zuen (1:06:20) eta nesketan Aitziber Ibarbia zizurkildarra izan zen lehena (1:25:33). Elgoibartik Urgaziko kide Javi Fernandez izan genuen. Triatloiak prestatzen aritu ostean, errepideko lasterketak prestatzen ari da aurten Javi eta mendi-lasterketetan aditua den arren, igandekoa gogor samarra egin zitzaion. Hala ere, desnibel handiko lasterketa osorik amaitu zuen. ...


Eneko Llanos gasteiztarrak bigarren egin zuen atzo, urriak 11, munduko triatloi luze eta gogorrenean (3,8km igerian, 180km bizikletaz eta 42,195km korrika). Hawain, Konan biltzen dira urtero, munduko trialeta onenak eta aurten Craig Alexander australiarra izan da garaile. Eneko 8. postuan atera da uretatik, lau postu aurreratuta 4. izan da bizikleta uzten eta azkenean bigarren egin du helmugan. Hektor anaiak bertan behera utzi du lasterketa korrikaldian. Nesketan bestalde, Virginia Berasategi basauritarrak 6. postuan amaitu du 54 neskaren artean. 14.a izan da uretatik ateratzen, 13. amait...


102 lagun bildu ziren igandean, urriak 5, Mutriku-Deba-Mutriku herri lasterketan. Lasterketa Iñigo Agirre mutrikuarrak irabazi zuen (35:48) eta nesketan Oihana Kortazar elgetarra izan zen azkarrena (43:44). 8 neska eta 94 mutil izan ziren guztira. Elgoibartik 5 lagun joan ziren.Neskak: Postua Izena Denbora 2 Pilar Arriola 48:44 Mutilak: Postua Izena Denbora 47 Juanjo Gurrutxaga 47:50 52 Asier Arrieta 48:38 61 Amadeo Teixeira 49:51 66 Zigor Egia 50:06 Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/clasificacion_mutriku.htm


18 elgoibartarrek hartu zuten parte, atzo, urriak 4, Zumaiako Zakila Bira lasterketan. 20 kmko proba hau oso gustuko izaten dute korrikalariek, Behobia-Donostia klasikoa prestatzeko. 34 emakume eta 646 gizonezko lehiatu ziren guztira. Lasterketa Zoninat Mouloudek irabazi zuen (1:05:13) eta nesketan Claudia Behobide izan zen azkarrena (1:20:26). Neskak: Postua Izena Denbora 12 Pilar Arriola 1:32:21 Mutilak: Postua Izena Denbora 142 Iñigo Lariz 1:18:43 151 Asier Arrieta 1:18:53 182 Igor Dieguez 1:20:13 223 Alberto Javier Agirrebeña 1:22:03 235 Jon Ulibarri 1:22:34 249 Julen Ir...


Atzo irailak 28, San Migel jaietako bigarren lasterketa izan zen, Aiastiako maldetan gora. 54 bat lagun bildu ziren 5,5 kilometroko ibilbide pikoan gora egiteko. Sailkapena aurki jarriko dugu. Sailkapen osoa Berriak: Diario Vasco Argazki gehiago


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea