Elgoibartar asko bildu dira gaur, urriak 19, Donostiako 15 km-ko lasterketa ezagunean.
Francis Komu keniarrak irabazi du proba, baina ez du errekorrik lortu, eta marka onenetik bi segundora geratu da (45:15). Emakumezkoetan Tabita Wanbui keniarra izan da garaile (55:43).
Lasterketa ederra izan da gaurkoa, giro aparta eta Donostiako kale nagusietan barrena 2790 korrikalari.
Beste modalitate bat ere izan da gaurkoan, patinetan hain zuzen. 177 lagunek aukeratu dituzte irrisgailuak 15 km egiteko eta Garikoitz Lerga nafarra izan da helmugan lehena, lerroko patinetan Europako maratoiko txapeldunordea. Ezinduen lasterketa ere jendetsua izan da gaur. Elgoibartar asko bildu dira Donostian. Hona hemen sailkapena, argazkiak eta lasterketa hasierako bideoa:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: