Larunbatean, irailak 27, Olatzagutia-Urbasako II. mendi-lasterketa jokatu zen. 23 km eta 200 metroko lasterketa gogorrean 242 korrikalari bildu ziren, izen handiko asko tartean. Zuhaitz Ezpeleta legazpiarra eta Nerea Amilibia aiarra izan ziren garaile. Elgoibartar bat ere izan zen tartean; Eduardo Uribe Odria.Sailkapena: http://www.herrikrossa.com/clasificacion_olazti.htm
Gaur, irailak 21, hainbat lasterketa izan dira Euskal Herrian. Behobiarako eta bestelako lasterketa handietarako prestatzen ari diren korrikalariek makina bat aukera dituzte irailetik abendura lehiatzeko. Gaur, usurbilen Baxurde krosa izan da eta 252 korrikalariren artean bi elgoibartarrek hartu dute parte: Asier Arrietak eta Tomas Gonzalezek. Andoni Illarramendi lasartearrak (34:29) eta Claudia Behobide hondarribitarrak (40:38) irabazi dute 10,5 kilometroko lasterketa. Postua Izena Denbora 176 Asier Arrieta 49:40 177 Tomas Gonzalez 49:41 Sailkapen osoa: htt...
Lezoko Herri Bira izan da gaur, igandea, iraileak 14. Aurten lehenengoz Euskal Herriko zirkuituan txertatu dute 9 km pasatxo dituen lasterketa hau eta 133 korrikalari bildu dituzte. David Martin lasartearra izan da azkarrena helmugan (29:38) eta emakumezkoetan Leire Albizu urnietarra (38:16). Elgoibartar bakarra izan dugu gaurkoan, Pilar Arriola, eta laugarren izan da nesketan (40:07).Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/clasificacion_herri_bira.htm
Igandean, irailak 7, Usurbeko igoera jokatu zen Beasainen, Goierrin. 59 lagunek baino ez zuten parte hartu 4 km eta 700 metroko lasterketa gogorrean eta tartean Igor Agirregomezkorta elgoibartarra izan zen. Josu Arregi azkoitiarrak (21:34) irabazi zuen proba eta Igor elgoibartarra 25. izan zen (26:48). Bestalde, Nerea Amilibia izan zen emakumezko azkarrena, guztira 29. postuan sailkatuta (27:10)
84 lagun bildu ziren larunbatean, abuztuak 2, Oiartzungo herri lasterketan. Javier Escudero bertako semea (30:26) izan zen garaile 8 kilometroko lasterketan eta nesketan, Claudia Behovide izan zen azkarrena (34:49). Elgoibartar bakarra izan zen tartean; Alberto Gil (33:19).Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/clasificacion_oiartzun.htm
172 emakumek eta 718 gizonek hartu zuten parte uztailaren 27an, Getaria eta Zarautz arteko igeriketa zeharkaldian. Adnan Mustafic getxoztarra (35:31) eta Oihane Verganzo portugaletetarra (39:21) izan ziren 2.800 metroko lasterketan garaile. 6 elgoibartar izan ziren tartean, bi emakumezko eta lau gizonezko:Neskak: Postua Izena Denbora 64 Cristina Villalovos 53:18 138 Lydia Bacaicoa 1:03:51 Mutilak: Postua Izena Denbora 123 David Soto 45:41 365 Ibon Serrano 53:22 455 Jose Angel Agirre 55:50 482 Andres Alberdi ...
Kazetaria, telebista aurkezlea, irrati esataria, komunikazio arduraduna... eta triatleta? Hori guztia eta gehiago da Joseba Iriondo. Irakeko berri bertatik bertara eman zuen gizona batzuentzat. Jose Mari Iriondo polifazetikoaren semea beste askorentzat. Lankide ohi jatorraz gain, Joseba Iriondo triatleta ekarri nahi dugu txoko honetara, ohi duen hizkera alai eta hurbilaz. Alemanian, Rotheko ironmana egin berri du. 3,8 km igerian, 180 km bizikletan eta 40 km korrika. Hori baino ez da ironmana, eta hau guztia dakar berekin...Betidanik kirolari? Ala moda kontua da?Badira 27 urte surfean hasi ...
30 emakumezko eta 92 gizonezko bildu ziren uztailaren 13an, Debako igeriketa trabesian. 1852 metro inguru egin zituzten Debako hondartzatik aterata. Jeronimo Esnal (27:30) eta Eneritz Garmendia (33:30) zarauztarrak izan ziren azkarrenak. 7 elgoibartar izan ziren tartean: Postua Izena Denbora 35 Julen Hernandez 39:17 60 Josean Agirre 44:13 61 Jon Sasiain 45:20 67 Alberto Iriondo 46:15 69 Angel Albizu 47:57 85 Joseba Zubiaurre 1:02:04 30 Lidia Ayucar 54:55 Sailkapena: http://www.deba.net/eu/turismo...
Larunbatean, Atletismo eguna ospatu zuten Markinan. 7 kilometroko lasterketa 92 lagunek amaitu zuten eta Francisco Jabier Wachira keniarra (21:19) eta Iraia Garcia etxeberriarra (25:13) izan ziren azkarrenak. Tartean 8 elgoibartar aritu ziren korrika: Postua Izena Denbora 5 Jose Antonio Ruiz 23:13 15 Mikel Anakabe 25:10 23 Alberto Gil 25:29 37 Luis Anakabe 28:14 59 Pilar Arriola 30:13 68 IƱigo Belaustegi 32:07 69 Jose Ignacio Ortiz de Urbina 32:07 92 Cristobal Beristain 40:31 Sailkapen osoa:...
Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.
Urgazi Triatloi Taldea
ondo, bagoiez piano piano, aunke laster helduko di duatloiek.