Ekainaren 6an Aramotz mendi-lasterketa izan da Zornotzan. 26,5 kilometroko ibilbidea eta tartean 3.200 metroko desnibela. Leungane gainetik igaro ziren lasterkariak (1.006m), eta guztira 174 lagun izan ziren. Tartean Josu Mendikute Azkue elgoibartarra.Postua Izena Denbora 126 Josu Mendikute 3:43:04 Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/clasificacion_aramotz.htm
Ekainaren 29an Camille Extrem lasterketa korritu zen Izaban. Mendi lasterketa gogor hau, Izaban hasi eta bertan amaitzen da, baina tartean Ezkaurre tontor garaia (2047 m) igotzen dute lasterkariek. 31 km eta 400 metroko ibilbide gogorra, 3.900 metroko desnibel metatua. 183 lagun izan ziren guztira, eta Josu Mendikute Azkue elgoibartarra tartean. 110. postuan sailkatu zen.Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/clasificacion_camille_extrem.htm
Urtero bezala, eguzkipean egin dituzte ekainaren 29an 115 km ehunka "byker" zorok Bardeetako paraje ederrean. 16,5 km goraka, 9 sakan eta 1240 metroko desnibela. Gogorra da gero Extreme-Bardenas lasterketa. Guztira 20 elgoibartar izan ziren: Izena Denbora 1. Aritz Sorazu 5:51 2.Iñaki Ulazia 6:00 3.Ibon Serrano 6:00 4. Zigor Azkoaga 6:14 5. Andoni Etxeberria 6:15 6. Jesús Gomez ...
39 mutil eta 4 neska bildu ziren Azpeitiko Sanjuandegi krosean, ekainaren 29an. Bi elgoibartar izan ziren tartean: Postua Izena Denbora 22 Aitor Osoro 1:06:57 39 Txema Elustondo 1:33:07 Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/clasificacion_sanjoandegiko.htm
51 neskak eta 319 mutilek hartu dute parte Euskal Herriko zirkuituko triatloi gogor eta politenean. Lekeitioko probak aurten ere ez du huts egin eta marka guztiak hautsi ditu. Bero sargoria, hondartza jendez gainezka eta ikuskizun paregabea. Emakumezkoetan Ana Casares eta Zuriñe Rodriguez triatleta handiak ziren faborito. Mutiletan, berriz, Jaimie Rhodes australiarra, Jon Unanue zarauztarra eta Mikel Elgezabal bizkaitarra. Eta ohi bezala, aurreikuspen guztiak bete dira. Zuriñe Rodriguez (1:13:13) eta Jaimie Rhodes (1:02.51) izan dira garaile. Elgoibartik hiru lagun joan gara aurten...
Gaur, ekainak 22, Atleta osoa lasterketa izan da Hernanin. Lasterketa berezi honetan, 5,4 kilometroko zirkuitu bati bi buelta ematen dizkiote korrikalariek. 25 kg-ko zaku bat hartu eta 6 aldiz altxatzen dute sorbalda gainera, 5,3 km korrika (tartean Urumea ibaiaren 100 m zeharkatuz) eta azkenik, 5,4 km egiten dituzte bizikletan. Guztira, 16,2 km bizikletan eta 5,8 km korrika.Nabari da Elgoibarko Nahaste Borraste proba asteon izango dela, Atleta osoa proba gogor honetan Nahaste Borrasteko espezialista eta Urgaziko kide Martin Dominguez izan baita. 36 lagun bildu dira aurten eta Martin 8. iza...
Iñigo Larizek irabazi du aurtengo Nahaste Borraste lasterketa. Gogotsu zegoela esan zidan aurretik. Esan eta egin. 7 km bizikletan, plazatik irten eta lehertzeko moduko abiaduran. Ondoren, 500 metro 25 kg-ko hareazko zakua bizkarrean hartuta eta azkenik, 3 km inguru korrika. Hasi eta amaitu, lasterketa itogarria. Martin Dominguezek proba gogor honetan ezarritako marka (18:35) ez du inork usaindu azken urteetan baina Larizek ondu egin du aurten: 18 minutu eta 33 segundo. Jose Antoni Ruiz eta David Conde izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Hiru neskak hartu dute parte e...
Ekainaren 15ean, igandea, Gipuzkoako triatloi sprina (750-20-5) jokatu zen Donostian. Zarauzko triatloi handia larunbatean bezperan izaten denez, Gipuzkoako triatloiak maila apalagoa izaten du. Hala ere, mugaz bestaldeko triatletak eta Euskal Herriko beste makina bat bildu dira aurten ere. Hondarretako hondartzatik atera eta 750 m igerian egin ostean, Usurbileraino 20 km bizikletan eta azkenik, Kontxako badia ikusgarrian 5 km korrika. 230 mutilek amaitu zuten proba eta lehia estua izan zen buruan zihoazenen artean. Azkenik, Jaimie Rhodes australiarra gailendu zen korrikaldian, eta denbora ...
2 elgoibartar izan ziren Irati Extrem martxa zikloturista ezagunean. Ekainaren 16an, 128 km inguru egin zituzte Iratiko paraje ederrean hainbat lagunek. Otsagabian hasi eta amaitu zen lasterketa, eta tartean hainbat mendate gogor igo zituzten txirrindulariek: Jaurrieta, Erremendia, Abaurreagaina, Irati eta Larrau handia, besteak beste. Horrez gain, Larrauko 11,8 km-ko kronoigoeran parte hartu zuten 358 korrikalarik, tartean bi elgoibartarrek:Postua Izena Denbora 16 Iñigo Ortuoste 52:54 112 Jorge Gonzalez 1:07:17 Hauek dira Larrauko gain gogorraren ezaugarriak:Gar...
Igandean, ekainak 22, Debako mendi-lasterketa izango da. Irteera goizeko 10:30ean izango da Foruen plazatik eta lasterkariek 16.200 m egin beharko dituzte korrika, tartean 805 metroko desnibela gaindituta. Izena emateko Debako Turismo Bulegoan (8 € mendi federatuentzat eta 12 € gainerakoentzat). Dirua sartzeko kontua 2101 0034 70 0004092920 da. Informazio gehiago: 943 608 046 / kirola@deba.net.Webgunea: http://www.deba.net/eu/turismoa/index.php
Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.
Urgazi Triatloi Taldea
ondo, bagoiez piano piano, aunke laster helduko di duatloiek.